Perretxiko eta onddoez mintzatu zaigu berriro Iñaki gaurkoan. Matsutakea ekarri du hizpidera, The Mushroom at the End of the World: : On the Possibility of Life in Capitalist Ruins liburuaren harira. La seta del fin del mundo bezala erdaratuta, liburu horretan Matsutake onddoa jartzen du Anna Lowenhaupt Tsing egileak mundu kapitalista eroaren metafora moduan. Oso onddo estimatua da Japonian, kiloko 1.000 euroko prezioa gaindi dezake, eta gizakiak hondatutako basoetan bizi da, baina oso zaila da menderatzen, gizakiek ez dute lortu onddoa nahieran landatu eta haztea. Bestalde, zuhaitzak elikatzeko duten gaitasuna lagungarria da, industriak suntsitutako lekuetan basoak hazteko. Baina, mikologiaz haratago, matsutakeak funtsezko galdera bat planteatzen du: zer izaki moldatzen dira sortu ditugun hondakin-lurretan bizitzeko? Egileak suntsipen kapitalistaren eta elkarlaneko biziraupenaren arteko harremana azaltzen du liburuan.
Deskargatu hemen.