LANAREN EKONOMIA: 100. saio berezia zuzenean Kafe Antzokitik

Orain dela bost urte abiatutako Lanaren Ekonomia saioaren 100. emankizuna ospatzeko unea heldu da. Bilboko Kafe Antzokian izan da ekitaldia, zuzeneko berezia eginez, Bilbo Hiria irratian eta Arrosa Sareko beste irratietan baita ere urte hauetako Lanaren Ekonomia lantaldearen irakurketa plazaratuz, Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasteriok lagunduta.

Ines Agirreazkuenaga ohiko agenda sindikalaren arduradunak, agendaren nondik norakoak ekarri dizkigu, deialdi sozial eta sindikalen agendak azken urteotan izan duen bilakaeraren balorazioa eta langile borroka zehatzen inguruko zabalkundea egitearen beharra nabarmenduz. Ostean, Jon Bernat Zubirik eta Maitane Jaiok Lanaren Ekonomiaren bost urteotako irrati saioaren eta edukiak idaztearen balorazioa egin dute, eta gero eta gehiago ahots anitzagoak eta formatu berri baterako saltoa zelan egin duten azaldu dute.

Ibilbide honen azterketa egiteko, Urko Apaolaza Argiako kazetariak urte guzti hauetan zehar egindako elkarlanaren garrantzia azpimarratu du, eta baita ere euskal aldizkariak egiten duen ekonomiaren inguruko etengabeko lanketaren norabidea azaldu du. Saioaren lehenengo atala bukatzeko, Eki Etxebarriak lantaldean hartutako atsedenaren fundamentua azaldu digu, hots, bere Zientzia Politikan langile mugimenduaren inguruko tesiaren laburpena egin du.

Saioaren eguneko gai monografiko bereziari helduz, elkarrizketak egin ditugu sindikatuen arduradunekin: Endika Alabort (CNT), Igor Eizagirre (ELA), Iratxe Alvarez (ESK), Oihana Lopetegi (LAB) eta Alfonso Rios (CCOO) izan dira gurean, eta UGTko Xuria Arzak audio mezua bidali du. Langile mugimenduaren erronken eta arlo komunikatiboan aurrerapausoak egiteko beharraren inguruan hitz egin dugu. Ohikoa da Lanaren Ekonomian haiekin aritzea, Bilbo Hirian mikrofonoetatik haien erakundeetako borrokak, kanpainak, ikerketak eta estrategia politikoen inguruan galdetu ohi zaie, eta gaur izan da eguna efemeridea haiekin ospatzeko eta hurrengo urteetan elkarlanean jarraitzeko gogoa berrezteko, eskerrik asko denei, gaurkoan Kafe Antzokira etorri izanagatik!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nora Abete: "Mugikortasunean jasangarritasuna bultzatu nahi dugu, Bilboko airearen kalitatea hobetzeko"

ar. Mai 16 , 2023
Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu  dugu Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begirako jarraipena.  Ordezkaritza duten alderdietako hautagai euskaldunak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteotarako Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hautagaia Nora Abete izan da, Bilboko PSE-EEeko zerrendaburua. Hiri berdinzaleagoa, modernoa, bizi kalitate ona eskaintzen duena, jasangarriagoa eta dinamikoagoa nahi du […]

Honekin lotuak