Gaurko saioan Erresuma Batuko eta Frantziako hauteskundeak izan ditugu aztergai Mikel Aramendirekin. Londresko politikaren erdigunean paratu dute berriz. Theresa May lehen ministroa eta Arlene Foster DUP Alderdi Demokratiko Unionistako burua gaur elkartzekoak dira Downing Streeten, gobernu akordioari buruz negoziatzeko. Ekainaren 19an hastekoa da legegintzaldia; hain zuzen, brexitaren inguruko negoziazioak hastekoak […]

Erresuma Batua eta Europar Batasunaren arteko banaketa abiatu da, zalantzaz beterik dagoen arren, Joseba Barandiaranekin ikuspegi ekonomikotik aztertu dugu banaketa. Ikuspegi ekonomikotik, hiru dira konpondu beharreko gako nagusiak: etorkizuneko merkataritza itunak, finantza zerbitzuak eta eskulanaren mugikortasuna. Finantza zerbitzuak gakoa izango dira, izan ere Londreseko bankaren jarduera nagusia Londresen egiten da. […]

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak atzo baieztatu zuen bigarren galdeketa bat egiteko baimena eskatuko diola parlamentuari hurrengo astean. Londresek nahi duen brexit gogorraren aurrean, Eskoziaren interesak defendatzeko «beste bide bat» hartu nahi du Sturgeonek. 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean egin nahi du galdeketa, Europar Batasunetik  ateratzearen ondorioak jakinak direnean. […]

1

Gaurko saioan Joseba Felix Tobar Arbuluk Antoni Soy ekonomialari katalanaren pentsamenduak ekarri dizkigu. Brexit-a eta beste afera batzuk ongi eta sakon ulertu duen ekonomialaria da Antoni Soy, Bartzelonako unibertsitateko irakaslea. Haren ustez, Brexit-a Europatik alde egiteko autodeterminazioa dela dio, gero kanpoan egonda politika ekonomiko ezberdinak landu daitezkeelako. Antonioren iritziz, eurogunean […]

1

2017 urtea hasi berri dugularik, Europar Batasunaren gorabeherak aztertu ditugu Joseba Felix Tobar Arbulurekin. Hasteko, Britainia Handiak abiatutako bideari erreparatu beharko diogu, Europar Batasunetik alde egiteko bidea irekita utzi du eta. Berriro gogora ekarri dizkigu Josebak hainbat ekonomialariren hausnarketak, posible dela austeritate politikak albo batera utzi eta Europar Batasunetik kanpo […]

1

Azken asteetan eskuineko alderdiek langileriari buruz hitz egiten hasi dira eta, adituek diotenez, Britainia Handian eta AEBetan, bi bozketa hauetan eragina izan dute. Egoera hau batzuk faxismoaren agerpenarekin alderatu dute. Horregatik historia ondo ezagutzea beharrezkoa da; historia ekonomikoa ere. Historia ekonomikoan begira jartzen bagara 1930eko depresio handian jarritako neurri batzuk […]

Astero legez Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariak ekarriko dituen gaiak aurreratu dizkigu. Azalean Brexit-ari eman diote ‘ Berxita ekaitz perfektua iritsi da Europara’. Referendumak ekarritako ondorioak hainbat ikuspegitik aztertu dituzte. Bestetik Hitzargiak jardunalditako laburpena jaso dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160708_lander_Arbelaitz_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Asko hitz egiten ari da ekainaren 13az geroztik Erresuma Batua Europako Batasunetik ateratzeak zer ondorio ekonomiko ekarriko dien britainiarrei zein gainontzeko europarrei. Joseba Barandiaran ekonomialariak gogoeta interesgarri batzuk egin ditu gai honetaz gure mikrofonoetan. Haren ustean, ikuskizun dago zein izango diren ondorioak, baina zer pentsatua eman beharko lioke Europar Batasunari […]