Argitaletxe emankorra da Pamiela, urtero 60 titulu baino gehiago ateratzen dituena. Bertako Pello Elzaburu editorearerekin izan gara solasean eta argitaletxearen ekoizpen berrietako batzuk nabarmendu dizkigu, besteak beste, Arantxa Urretabizkaiaren Bidean ikasia, Nafarroako historia mapen bidez azaltzen duen Atlas histórico de Navarra, Xamarren Etxea, Joseba Sarrionandiaren ¿La poesía está muerta? Hilda […]

Juan Carlos Etxegoien Xamar lagunak, Erroa eta Pamiela argitaletxeek elkarlanean argitaratutako Etxea liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Pamielako Joxe Angel Irigaray eta Erroako Xabier Monasterio editoreek lagunduta. Argazkiz ondo horniturik eta informazio askorekin “konturatzen zara nolakoa zen euskal gizartea garai batean”. Baina etxea baserrira mugatzen ez den bezala, herri arkitekturako […]

Saioa Olmoren proiektua hainbat pertsonekin garatuta du. Artefaktu artistikoa da Eromekanika,  Performanceak EPLC kolektiboarekin garatuta. Argitalpenerako autore batzuen irreflexio testuekin osatuta dago: Xabier Erkizia, Idoia Zabaleta, Diego del Pozo, Agurtzane Ormatza, Ainhoa Güemes, Nestor Makno eta Javier de Rivera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161204_saio_olmo.mp3 Deskargatu hemen.

Irudienea gunean atzo  hitzordu garrantzitsua izan zen. Goizean ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaren estreinaldia izan zen.  Bertan egon ziren Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria. Mirentxu Loiarte zinemagilearen erretratu pertsonala egin dute. Mirentxu Loiartek iraupen ertaineko film bat eta dokumental bat egin zituen, eta desagertu egin zen. Ondoren ez zen […]

Rayco Gonzalezek Opio errebeldea liburua aurkeztu digu. Hiru disko, demo, zuzeneko eta maketen ostean, liburu batekin ausartu da. Opio Errebeldea – Futbola, iraultza, eta gizarte aldaketa. Liburuak 40 istorio labur bilduko ditu: jokalari, talde, gizarte mugimendu, zalego… horietatik hamar, Argentinan bizitako esperientzietan oinarritzen dira. Durangoko azokan aurkeztu du lana eta […]

Party & Borroka, Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako tesi doktoral baten izenburua da. Bertan, Ion Andoni del Amo doktoreak primeran azaltzen du zelan Euskal Herriko kontrakulturan “Jaia eta borroka” kontzeptua deskafeinatu eta ingelestu egin den Euskal Herrian, XXI. mendearen hasieratik. Jaitik, party-ra egin dugu. Eta borroka hitzari bonba bat jarri diogu eta mila puskatan […]

Diskoko kantuen partiturak bildu ditu liburuan. Lehen liburuan, bere ibilbideko zenbait garaitako piezak zeuden; Etzakit-en sasoiko Izar Iheskorra edo Maria Iñaxi; Esne Beltzaren Gotti edo X, eta trikitilarien artean zabalkunde gehien izan duten Esne Zopak diskoko kantuak; Pasodoble, Inpernuko eta Baltxekua. Lan kaleratu berriak hamabost pieza biltzen ditu, eta badu […]