Zinemakumeak gara! zinema erakusketaren 29. edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Ana Barrena da antolatzaileetako bat eta berak eman dizkigu xehetasunak. Kontatu digu Bilboko mugimendu feministari esker sortutako zinemaldi bat dela eta filmetako zuzendariak emakumeak izan behar direla proiekzioetan parte hartzeko. Urriaren 21etik 26ra estreinatuko dituzte film berriak, eta 14an egingo […]
emakumeak
Hogeita lau euskal erakundek elkarrekin antolatu dute Emakumeak Zientzian ekimenaren 7. edizioa. Edizio honen helburu nagusia da gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasunak duen garrantzia azpimarratzea, guztion artean zientzia eta teknologia berdinzaleagoa sustatzeko. Otsailaren 11 Neska eta emakume zientzialarien nazioarteko eguna ospatuko da eta horren arira hainbat ekimen jarri dituzte martxan. Leire […]
Gaurko saioan arimen gaua pasa berritan beldurra eragiten duten emakumeen inguruan aritu gara. Gizonezkoek kontatu dute emakume gaiztoa izateko modua edo nolakoa den emakume gaizto izatea, zein ezaugarri diren zigortzeko modukoak. Mundu errealean jendea hil zuten emakumeak izan dira saioko protagonista. Horiek ere gure genealogiatik ezabatuak izan dira, izan ere […]
Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da, baina esan du nabarmentzekoa izan dela saritutako pelikulek mezu positiboak transmititzea. Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten […]
LAB sindikatuak soldata arrakalari buruzko ikerketa egin du Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 183 lan hitzarmen oinarri hartuta. 1400 euroko soldata gordina da, sindikatuaren ustez, bizitza duina izateko beharrezko soldata gutxiengoa. Horren arabera, ikerketaren emaitzek adierazi bezala, 183 hitzarmen horietatik, 23 dira solik duinak. Soldata arrakalaren biktima nagusienak, sektore eta […]
Emakundek egindako ikerketa baten arabera, emakumeek gizonezkoek baino zailtasun gehiago dituzte adikzioei aurre egiteko tratamenduak jasotzeko. Tratamenduan egon direnak, daudenak eta jada ez dauden andreak elkarrizketatzeaz gain, haiekin dabiltzan profesionalakin ere hitzegin dute. Egileek jakinarazi dutenez, hainbat dira sendatzeko bide horretara ez joateko hautua egin duten emakumeak, besteak beste “lotsa” […]
Bilboko Udalak eskatuta, Ruth Juan artistak diseinatuko du genero indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei zuzendutako memoria murala. Bilbo Zaharra auzoko Mesedeetako kaian kokatuko da eta aste honetan hasi da jada lehen zirriborroarekin. Ekimen artistiko honen helburua, genero-indarkeriaren biktima izan diren eta bizirik atera diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendu […]
Aquesta setmana, l’Elisabet entrevista Rafel Hidalgo, de Ràdio Roma al Bon Profit. Per acabar el programa, l’Albae parla, a l’Embruix de les Tradicions, de les dones que han fet història des de la creació del Casal de Barcelona. https://bilbohiria.com/docs2/2020/demicaenmica/200306_demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Asteon, Radio Romako Rafel Hidalgo elkarrizketatu du Elisabetek, Bon […]
Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat ekintza prestatu ditu Elhuyarrek neska gazteek zientziarekiko hurbiltasuna senti dezaten. Batetik, kaleko ekintzak egongo dira Ermuan, otsailaren 11n, eta Basaurin, hilaren 15ean. Bestetik, zenbait dendatako erakusleihoak atondu dituzte emakume zientzialarien datu eta informazioetan oinarrituta Bilbon, Ermuan, Soraluzen […]
Oiane Valero Durangoko Azokan aritu da bere Euskal langile emakumeak. Antzinako erregimenetik kapitalismora liburuari buruz. Solasaldian fokua jarri du emakumeek subjektu moduan izan duten garrantzian, nahiz eta sistemak isilarazi dituen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu eta liburuan aipatzen dituen termino asko argitu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Durango_2019/191205_Oiane_Valero.mp3 Deskargatu hemen.