Hiribil gunea ezagutu dugu, primiziaz, ostegunean irekiko baititu ateak Done Bikendi kalean kokatuta dagoen espazio berria. Zenbat Gara elkartearen ekimenez sortutako proiektua da, euskalgintzarentzat erreferentziazko harreman eta lan gunea izan nahi duena. Bilboren erdigunean, euskalgintzako askotariko eragileek lan egiteko tokia, eta harremanak sendotu eta euskararen ekosisteman eragiteko helburua du Hiribil […]

Atzo Kafe Antzokian egindako agerraldian, helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreko ordezkaritza zabal batek ikasturte berriko matrikulazio-kanpainaren atarian sektorearen estrategikotasuna nabarmendu eta herritarrei euskara eskura dezaten dei egin zieten. Kontseiluaren eskutik egindako agerraldian hitz egin zuten Aize Otaño AEK-ko Nazio Kontseiluko kideak eta Laida Begiristain Maizpideko ordezkariak. Halaber, sektoreko elkarteetako ordezkariak ere izan […]

Gaur goizean Taupa euskaltzaleen mugimenduak ekintza komunikatiboa burutu du Euskal Herriko lau hiriburutan. Euskararen erabilera sozialean eragiteko beharra azpimarratu du eta herritarrak Taupan saretzeko deia egin du. Bilboko kasuan, Guggenheim Museoko “Puppy” eskulturaren ondoan, gorriz jantzitako aktibistek heliozko globoak puztu eta euskararen erabilerari buruzko kontzientzia zabaltzeko “Txakurrari euskaraz eta lagunari […]

Euskalgintzako eragileek eta udal ordezkariek bat egin dute Kontseiluak deitutako agerraldian, Espainiako Auzitegiak Udal Legearen aurka ateratako epaia salatzeko. Kontseiluak salatu du sententzia kezkagarria eta larria dela, izan ere, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuari oztopoa jartzen dio eta udalen hizkuntza-poltikak guztiz mugatzen ditu. Gaineratu dute euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen […]

Aurten, lehenengo aldiz bertan behera gelditu da Korrika, bizitzen ari garen pandemia dela eta. 22. KORRIKA izango litzatekena, 2022ra atzeratzea erabaki du AEK-ak. Erabaki latza izan da, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta beharbada bereziena izateaz gain, hizkuntzaren aldeko bultzada hau eteteak kalte egin dezakeelako. KORRIKAk, gainera, helburu ekonomiko zehatza dauka […]

Euskal kulturaren garapenean egindako lanagatik omenduko dute Gabriel Aresti ostiralean, urriaren 19an Euskaltzaindiaren egoitzan. Aresti eta bere garaia, Hizkuntza biziberritzearen bidegileak izenpean 1960 eta 1975 artean euskalgintzan emandako urratsak aztertuko dituzte;  Aresti eta bere garaikideen lanaren analisia eginez.   Egun osoko egitaraua izango da, goizean zehar hitzaldiak eta arratsaldean musika eta […]

Hau Pittu Hau konpartsako Ander eta Soihartze izan dira gurean, gaur ospatuko duten “Euskaraz bizi” eguna eta bertan eman ohi duten “Euskara saria” azaltzen. Kontatu digutenez, sari kolektiboak dira, positiboan, euskararen aldeko lanean egindako lanak aitortu eta nabarmentzeko. Konpartsaren egungo egoera eta bilakaera ere azaldu digute, belaunaldi berriak sartu baitira. […]

Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]

1

Berriro abian dugu Errigora kanpaina, Nafarroa Garaiko euskalgintza eta nekazaritza sustatzeko Erriberatik datorkigun ekimena. Udazkeneko kanpainaren atarian, zer nolako produktuak dituzten oraingo honetan azaldu digu Aitziberrek, auzolanaren, elikadura burujabetzaren, euskalgintzaren edo lurralde kohesioaren ikuspegitik begiratuta. https://bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151006hizpideaerrigora.mp3 Deskargatu hemen.