Norbere ahalmena ezagutzearen garrantziaz aritu gara gaur Oier Gorosabelekin. Azpimarratu du kirola egiten hasten garenean, erronka nagusia dela norbere gorputzaren funtzionamendua ezagutzea. Izan ere, bere hitzetan, gaizki entrenatzeak errendimenduan galera ekarriko du. Prestaketa horretan Gorosabelek azaldu du oso garrantzitsua dela kirolariaren ahalegina eta prestutasuna: denborak konometratzea, informatzea, irakurtzea… Hala ere, […]
fisioterapeuta
Fisiora joateko beldurraz aritu gara gaur Oier Gorosabelekin. Beldurra nola eta nork sortzen duen azaldu digu Gorosabelek eta horri aurre egiteko zer egin daitekeen. Gorosabelen hitzetan, fisioa ondo aukeratzean dago gako; gainera behin eta berriro azpimarratu du oso garrantzitsua dela norberak daukanaz ikastea eta ondo informatzea. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_oier_fisiora_joateko_beldurra.mp3 Deskargatu hemen.
Giltzadurez aritu gara gaurkoan Oier Gorosabelekin; gaurkoan aldaka edo mokorra izan dugu ardatz. Aldakak eragiten duen arazo nagusia desgastea izaten da eta ingletako mina izaten da sintoma nagusi edo bereizgarriena. Gorosabelek azaldu digu arazo horren arrazoi nagusia mekanika izaten dela; hau da, gorputzeko pixu asko aguantatzen badu, desgastea handiagoa izango […]
Askotan egiten diguten galdera da, ea “fisio on bat” ezagutzen ote dugun. Baina zer da fisio ona izatea? Nik argi dut nire irizpide profesionala, baina kontuan har dezagun osagileen ontasuna neurtzeko erabiltzen diren zenbait irizpide ez direla batere fidagarriak. Fisioterapeuta bat aukeratzerako orduan, Nacho Fabiani lankideak proposatutako lau galderei erantzuna […]
Musika tresnak ahal bezain erosoak izateko diseinatuta daude, noski, baina lehentasuna soinuaren edertasunari ematen zaio. Horregatik, normaltzat hartu behar dugu postura bera denbora askoan mantenduz gero mina agertzea. Beste aktibitate askotan ere horrela gertatzen da: tornuan, idazmakinan edo josten aritzen den jendea, esate baterako, musikarien kasu berean egongo litzateke. Arazoari […]
Takoi altuek osasunari ekartzen dizkioten kalteak zerrendatu behar al ditut? Galdera hau planteatu du gaurkoan Oir Gorosabel fifioterapeutak. Informazioa oso erraz aurki dezakezue, eta, gainera, oso gauza xelebrea ikusiko duzue: denok, osagileak zein erabiltzaileak, takoiek osasunari ekartzen dizkioten kalteei buruz ados gaude. Zeharo. Horri buruzko informazioa eta ebidentzia ugari dago, […]
Irrati tarte honetan behin baino gehiagotan aipatu dugu diafragma muskulua, sabeleko presio kontuak (hiato hernia, odoluzkiak) edota arnasarekin lotutako artikuluak tarteko. Baina guardasol formako muskulu honek sekretu asko gordetzen ditu; hobe esanda, bere inguruan gorputzeko ezinbesteko egitura ugari biltzen dira, gune zeharo estrategikoa osatuz. Askotan aipatzen den muskulu misteriotsu honen […]
Gaurkoan botiken inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Kortikoideen inguruko aurreiritzien inguruan mintzatu zaigu. Fisioterapian ez da inolako botikarik erabiltzen; hala ere, jendeak askotan eskatzen du farmakoei buruzko aholkua eta, nahiz eta erantzuna beti berdina den (hori ez dela fisioterapeuten arloa eta galdetzeko medikuari), batzuetan arduratuta geratzen gara jendearen […]
Gaurkoan Oier Gorosabel fisioterapeuta min edo gaitz batzuk elkarrekin dute erlazioaren inguruan mintzatu zaigu. Askotan ahazten da aulkiaren hankaren bat; esate baterako, sarri gertatu ohi da pazienteak batetik sistema digestiboko espezialistarenean txanda izatea eta bestetik dermatologoarenean, betiere elkarren arteko inolako komunikaziorik egon gabe. Gehienetan, gainera, sistema nerbiosoaren narritadura ez da […]
Gaurko irrati tartea bihotzerrea eta hiato hernia izan ditugu mintzagai. Lehenengo zerk eragiten digun aztertu dugu. Animalia baten erraiak sekula ikusi ez dituen pertsona batendako gaitza izaten da diafragma irudikatzea. Hala ere, merezi du saiatzea, gaurko gaian berebiziko garrantzia baitu muskulu honek. Gorputz-enborra solairu biko zilindro hutsa da; goiko solairuan […]