Laura Penagos aktore eta sortzaile kolonbiarra dugu gurean. Antzerkiaz eta dantza berba egingo dugu berarekin. Bira kulturgunean astelehenero dantza ikastaroa emango du, Euskaraz, dantza mintza eta mintza eta dantza. Bestetik taularatzen dabilen antzezlana izan dugu mintzagai. “Putaren bakarrizketa eroetxean” Fran Karrame eta Dari Foren testua taularatu du, Xabi martinez de […]

Irati Iciar izango da Topaguneako lehendakari berria, Kike Amonarrizen lekukoa hartu zuen ostiralean Ermuan.  Fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak.  Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azaroaren 18an Arrasaten egingo duen 3.kongresuan aurkeztuko ditu Topaguneak aro berri […]

Joan den astean eman zen jakitera Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Gazte Saria 2023ren epaia. Sari hori urtero ematen diete bi erakundeek Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan 35 urtetik beherako gazteek proposatutako sormen- edo ikerketa-proiektu onenei. Bosgarren edizio honetan Beñat Garaio gasteiztarra izan da irabazlea, Zeelanda Berriko euskara eta maoriera, […]

Hezkuntza euskaraz izan behar da lelopean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte martxoaren 23an, ostegunean. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateko euskara taldeak deituta, Bilbon ere manifestazioa egingo dute, Ostegunean 12:00etanb Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Joseba Ugalde dugu gurekin, Leioako campuseko euskara taldeko kidea. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko […]

Bihar hasiko da hirugarren Euskaraldia, eta bezperan ahobizi eta belarriprestak Alondegian bilduko dira, elkarrekin txapa jarri eta datozen hamabost egunetan norberak hautatuko rolari dagokion konpromisoari ekiteko. 19:00etan izango da hitzordua, eta Euskaraldian izena eman eta dagoeneko txapa jaso dutenei berau eramateko eskatu die. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko hiriburuetan modu sinkronizatuan […]

Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak duela gutxi argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta emaitza horien azterketa izango da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren muina. EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 22an. Jardunaldian euskararen biziberritzean beharrezkoak diren gaien inguruan arituko dira, eta aktibistek, adituek eta erakunde arduradunek ondorioak eta […]

“Euskara Aurrera” lelopean joan den larunbatean Donostian egin zen manifestazioko ordezkariek egitasmoaren inguruko balorazioa egin dute, eta, besteak beste, euskararen aldeko “herri olatu berri bat” eta euskararen lurralde osoan hizkuntza politika berriak behar direla nabarmendu dute. Gogorarazi dutenez, Euskara Aurrera egitasmoa aurkeztean adierazi zuten asmoa ez zela ekimena soilik beraiena […]

Euskara eta gaztelera elkartu egiten dira Bilbon, halabeharrez, gune berean. Literatura izan daiteke elkartze horretan ulertzerako bidea? La Concordia kafetegi famatuan antolatzen dute tertulia. Euskal eta erdal poetak batera, eta margolariak, eta liburu saltzaileak, abakoatuak… Esperientzia partekatuak, eta diskordantziak ugari. Zer dago diskordantzia hauen oinarrian? Zer baldintzatan gerta daiteke hizkuntza […]