Zabalik dago Bilboko Euskaraldian izen emateko epea eta bi baldintza besterik ez dira behar: 16 edukitzea eta gutxienez euskara ulertzea. “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” da aurtengo lema eta aurreko urtean bezala bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201008_EuskaraldiaBIlbo.mp3 Deskaragatu hemen.

Hizkuntza eskubideen urraketak eguneroko auzia direla agerian ipini dute herritarrek, 2019an Behatokiak jasotako 737 kexek Euskal Herri osoan eta esparru guztietan gertatzen direla erakutsi baitute, beste behin ere. Egunean, bataz beste, bi hizkuntz eskubide urraketaren berri jasotzen du Behatokiak. Hori dela eta, kexa horiek sakon aztertu ditu Behatokiak eta Hizkuntza […]

Gaurkoan Xamar ikerlariak euskarazko lehenengo grabaketak izan ditu hizpide. Munduan sei miloi hizkuntza daude baina zoritxarrez asko desagertzen ari dira azken mendeetan. XX mende hasiera ahotsa grabatzeko lehenengo gailuak ahalbidetu zituzten lehenengo grabaketak. 1900ean Parisen egin zituzten euskarazko lehenengo grabaketak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Euskararen%20lehen%20grabaketak.mp3 Deskargatu hemen.  

Gramatika Ikusi eta Ikasi A1/A2 mailetarako liburua argitaratu de Erroa argitaletxeak. Sortzetik euskararen didaktikan dihardu Erroa argitaletxeak, euskararen didaktikarako materiala aspalditik landu izan du Erroa argitaletxeak, urteetan hizkuntza lantzen egin duten ahaleginak aukera eman die orain argitaratzen den gramatika liburua egiteko. Erroa argitaletxeko arduradunek badakite hizkuntza gramatika baino askoz gehiago […]

Euskaren Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2016an aurkeztutako Hizkuntza Eskubideen Protokoloa berritu du, orain Udalen Garapenean fokua jarriz. Hortaz izena: Hizkuntza Eskubideen Protokoloa: Udal Garapena. Helburu nagusia, protokoloaren izenburuak dioen moduan, udaletan hizkuntza eskubideak bermatzea da. Horretarako txostenak udalen eskumenak aztertzen ditu, hizkuntza-politikak garatzeko baliabideak dutela baieztatuz. Paul Bilbaok, kontseiluaren idazkari nagusiak […]

Gaurkoan “Etxera Bidea” saiakera izan dugu hizpide irrati tarte honetan. Ostiralean Euskadi saria jaso zuen Xamarrek saiakera sailean, zoriontzeaz gain gogora ekarri dugu bertan kontatutakoa. Aezkoan kokatutako historia dakar Xamarrek. Hizkuntzaren berreskuratze eta ukatze baten testigantza ekarri ditu. Ezohiko lana dugu hau, testigantza bat, lekukotasuna jaso du Xamarrek. Garraldan (Aezkoa […]

Luis Briñas Santutxu LHLIk parte hartuko du Eramus+ programan. Helburu nagusia ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea da eta horretarako 10 irakasle Europan zehar ibiliko dira 2 ikasturtetan zehar. Haien zeregina erreminta ezberdinen bitartez metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua lantzea izango da. Helmugak Finlandia, Estonia eta Esloveniako ikastetxeak izango dira eta bertan […]

Gaurko saioan Xamarrek euskara ikasteko metodoen inguruan mintzatu zaigu. Euskara ikasteko metodoak duela 50 urte sortutako direla uste dugu, baina denboran atzera egin behar dugu berriz ere. Noiz sortu izan da hizkuntzak ikasteko beharra edo gogoa. XVI mende bukaeran Iruñean inprimatutako liburu bat aurkitu da, Bizkaiko esaera zaharrekin, liburuak bazuen […]