2023ko Aste Nagusirako lehen kontzertuak aurkeztu ditu Bilboko Udalak. Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatoki nagusietan Lori Meyers, Gatibu, Vanesa Martin, Lola Indigo eta Zetak arituko dira. Abandoibarrako kontzertuak: Astelehena 21, 23:30ean: Lori Meyers Asteartea 22, 23:30ean: Gatibu Asteazkena 23, 23:30ean: Vanesa Martín Europa Parkeko kontzertuak: Asteazkena 23, 00:00etan: Lola Indigo […]

Larunbatean izendatu zuten Juan Mari Aburto Bilboko alkate, EAJk Euskadiko Alderdi Sozialistarekin zuen akordioari esker. Bi alderdiek gobernagarritasun akordioa egin dute, eta batera kudeatuko dute Bilboko Udala datozen lau urteetan. Aburtok hiru alkateorde izango ditu eta udal gobernu berriak 16 sailetan banatuta dauden 6 koordinazio sail izango ditu.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230619_Bilboko%20Udala.mp3 […]

Ana Viñals Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza/IU-Berdeak Equo-Alianza Verde koalizioko zerrenda burua dugu. Ezkerreko koalizioa osatzen duten alderdiek indarrak batu dituzte boto-paper bakar batean, Bilboren etorkizunerako hiri-agenda berri bat defendatzeko lanean egongo direla adierazi dute. Ana Viñals 1986an jaiotako Santutxuarra dugu. Ekarrekin Podemosen lan ildo nagusiak enplegua, etxebizitza eta  larrialdi klimatikoa izango […]

Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu  dugu Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begirako jarraipena.  Ordezkaritza duten alderdietako hautagai euskaldunak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteotarako Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hautagaia Nora Abete izan da, Bilboko PSE-EEeko zerrendaburua. Hiri berdinzaleagoa, modernoa, bizi kalitate ona eskaintzen duena, jasangarriagoa eta dinamikoagoa nahi du […]

Bilboko Udalak beste urrats bat eman du Casillaren etorkizunerako estrategian. Bertan sartzen da azpiegitura berriak abian jartzea (bai kirolekoa, bai erabilera askotakoa) eta hura kokatzen den inguruneari bultzada ematea hirigintzaren, arlo sozialaren eta ekonomiaren ikuspegitik. Eraldaketa integral hori Casilla pabiloiaren eta inguruko plazaren metamorfosiak aurrera egin ahala ikusiko da.Horrela, duela […]

Udal Liburutegien Sareak Miribilla, Zorrotza, San Inazio, Santutxu, Errekalde eta Uribarrira eramango du programa, eta bertan prentsa, liburuak eta aldizkariak jarriko dira jendearen eskura. Udako Liburutegiez gozatzeko aukera ere izango dute haurrek, irakurzaletasuna bultzatzeko jolas eta tailerren bidez. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210630_udakoliburutegiak.mp3 Deskargatu hemen.

Deseskaladak bizitza bueltatzen ari da gure auzoetara hirira, baina horrekin batera egoera berriak dakartzan arazoak agerian geratzen ari dira. Azken egunetan horien inguruan galdetu diegu politikariei eta horrela egingo dugu gaurkoan Ana Viñals Elarrekin Podemoseko bozeramailea da Bilboko udalean . Lehenengo itxialdiaren balorazioa eskatu diogu eta hutsunea “komunikazioan” ikusi dutela […]

Euskaren Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2016an aurkeztutako Hizkuntza Eskubideen Protokoloa berritu du, orain Udalen Garapenean fokua jarriz. Hortaz izena: Hizkuntza Eskubideen Protokoloa: Udal Garapena. Helburu nagusia, protokoloaren izenburuak dioen moduan, udaletan hizkuntza eskubideak bermatzea da. Horretarako txostenak udalen eskumenak aztertzen ditu, hizkuntza-politikak garatzeko baliabideak dutela baieztatuz. Paul Bilbaok, kontseiluaren idazkari nagusiak […]

Udal politikarako tartea zabaldu dugu asteazkenetan  Ibaizabal saioan. Udalean lanean dabiltzan gaien inguruan berba egiteko asmoa dugu. Astero herritarren kezka ekarriko ditugu plaza honetara. Horretarako hiru lagun batuko zaizkigu Ibaizabal saioan,  Koldo Bilbao EAJko kidea, Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia eta Amaia Arenal  Vidorreta, Udalberriko zinegotzia. Bilbo Hiria irratiak ahaleginak […]