Gaurkoan Jon Plazaola dugu gurekin, aitatasunaren abentura eta miseria ederrak oholtza gainean jarri ditu azken bakarrizketan AA Aite. Lehen semea jaio eta hiru egunera estreinatu zuen Tu-Tum; Platz! Aurreko ikuskizuna, bi urteko kaos gozoaren ondoren, oraindik “altan” jarraitzen duen bitartean, beste ikuskizun bat ekarri digu: AA Aita. Barre egiteko eginikoa […]
umorea
Aizu! aldizkariaren azaroko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin. AEKk egindako aldizkarian Olatz Salvador musikaria izan dute protagonista, besteak beste, kaleratu berri duen lanaz, musikaren industriaz eta horrek dakarrenaz aritu dira. Gainera, Ana Goitia komunikatzailea ere elkarrizketatu dute, izan ere, bere bakarrizketa berria, Katana, estreinatu du. Bukatzeko, Euskara, ahotik zelaira izenburupean […]
Mikroa ireki dugu Anabasa saioan eta umoeaz jardun dugu. Ane Lindane eta Julen Portillo aurrez aurre jarri ditugu. Umorearen aurpegi ezberdinak aztertu ditugu. JOn Castañeda eta Amaia Arostegiren gidaratzapean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/230125_Anabasa_2x03_umorea.mp3 Deskargatu hemen.
Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera feminista aurkeztu berri du, Lisipe bildumako bederatzigarren alea. Andreen umoreari eutsi dio liburuan, barre eragiteko erauzitako gaitasunari eta umorearen aldebikotasunari, beste ertz askoren artean. Guzti horien inguruan mintzatu gara berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210422_ane_labaka.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Asisko Urmenetaren bisita izan dugu, ‘Eusklabo alaiak’ nobela grafikoaren aurkezpena egin digu. ‘Eusklabo alaiak’ parodia satirikoa da: ez du ezer asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Gaur egun Euskal Herriak bizi duen egoera lasai eta erosoaren inguruko irakurketa kritikoa egiten du. Karikatura guk geuk diogu egin geure buruari. Umorezko terapiari […]
Euskal kulturgintzaren transmisioa gradu ondoa umoreaz aritu gara Uxoa Anduaga soziologoarekin. “Euskal umore etniko autoerreferentzialaren bidezko euskal nazioaren birsortze sinbolikoaren analisia” tesia egin du. Umorea eta errealitatearen artean dagoen lotura umoreak behar bezala funtzionatzen ez duenean ikusten da argien: txiste bat harrapatzen ez denean edota txantxa batek iraintzen gaituenean adibidez. […]
Betaurreko handiak jantzita Leioako kale artisten azokan barrena joan gara gaurko saioan. Umore azokak 16. edizioa du aurtengoa, 170 emanalditik gora osatuko dute egitaraua, bertako artistak, kanpokoak eta urrunekoak izango dira. Denak musu truk, bera pipa paketea eskuan egitarauaren errepaso ederra egin dugu. Zirkua, dantza, antzerki fisikoa, clown-a… asko dira […]
Agus Perez antzerki kritikariak gurean izandako eta izango diren hainbat antzezlan aztertu ditu. Hasteko, Zornotza aretoan izandako Portugalgo Xapitó konpainia. Gaurtik aurrera, aldiz, “La viuda alegre” izango da Arriagan. Datorren astean, Leioako Umore Azokak herriaren kaleak hartuko ditu, eta bukatzeko, hilaren amaieran “3, 2, 1” jaialdia izango da Bilboko Alondegian. […]
