Gonbidatuekin itzuli gara, eta potente hasi dugu itzulera hau, Nagore Tamayorekin. Dantzarekin lotuta, horri eta musikari buruz hitz egiten egon gara (bizi-baldintzak, prozesuak, etab.). Zerrenda polita ekarri digu, gorputza lasaitzeko aproposa izan daitekeena. Laster ikuskizun berria aurkeztuko duela azaldu digu, beraz adi egon kontatu digunari, dataren bat bota digu eta. […]

Izaki Gardenak Gasteizen sortutako taldea sei urteko etenaren ondoren itzuli da Orube diskoarekin; folk-rock ilun eta melankoliakoan sakontzen dute, soinu apalago eta intimistetan, berriro hasiera baten sentsazioa eta bizitzaren zauriak kantuen erdigunean jarriz. Ezpalak rock alternatibo eta noise kutsuko laukote gipuzkoarra da; “Itzala” eta “Tristura” bezalako kantuetan gitarra distortsionatu garratzak, […]

Atal honetan, Adimen Artifizialak eremu militarrean duen dilema etikoa aztertzen hasiko gara, Pentagonoaren eta Anthropic bezalako enpresen arteko kontratuen haustura nabarmenduz. Europar Batasunak WhatsAppeko chatboten elkarreragingarritasunari buruz dituen azken berrikuntzak errepasatuko ditugu. Pedro Sanchezen mugikorrak 2021ean jasan zuen eraso konplexua komentatu dugu, zero klik eta antena faltsuen bidez burututa. Epic […]

Martxoaren 17ko Greba Orokorrera begira jarri gara Lanaren Ekonomian, eguneko lau hiriburuetako deialdiak agenda sindikala zabaldu eta gero, Endika Alabort CNT sindikatuko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidearekin berba egin dugu, biharko deialdi propio eta aldarrikapen zehatzen inguruan. Roser Espelt ELA sindikatuko Azterketa Bulegoko eta Lanaren Ekonomia lantaldeko kidean txanda izan […]

ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek agerraldi egin dute martxoaren 17rako deitutako greba orokorraren atarian. Bertan adierazi dutenez, jasotako babes zabala ikusita, mobilizazioa arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Sindikatuek azaldu dutenez, grebaren aldeko atxikimendua oso zabala izan da: guztira, 1.750 enpresa komitek eta pertsonal batzordek egin dute bat deialdiarekin. […]

Aste honetako ARGIA astekariko kolaborazioan, Maria Ortega kazetariarekin hainbat gai jorratu ditugu. Lehenik eta behin, aldizkariak dakarren Rojavari buruzko monografikoa aipatu dugu. Erreportaje eta elkarrizketa sorta zabala da, Lander Arbelaitz kazetariak bertatik bertara egindako bidaiatik ekarritakoa. Testuek galdera nagusi bati erantzun nahi diote: non dago gaur egun Rojavako Iraultza, eta […]

Gaur Ahobizien Herria antolatu dute Gabriel Aresti euskaltegian, eta euskaraz bizi den herri txiki baten itxura hartu du euskaltegiak. Ikasleak izan dira protagonista nagusiak: bakoitzak zerbitzu bat eskaini edo jaso du, eta euskarazko truke eta harreman sare polit bat sortu da goizean zehar. Denetarik aurkitu dugu bertan: batxata tailerra, DJ […]

Hartu arnasa, sakon; mantendu ahalik eta denborarik luzeenean. Hortxe lupina, sakon-sakonean; arpoiarekin ondo apuntatu eta…. Danba! Urpeko arrantza izan dugu helduleku, eta Lander Aurrekoetxea bermeotarra elkarrizketatu dugu. Apnearen mundu gazia. Aerobik irakasleak, Ane Zabala eskirola, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, berba librea…. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260312_kirol_eskirol_urpeko_arrantza.mp3 Deskargatu hemen.