Laugarren diskoa grabatu barri etorri da lehenengoz Bilbo Hiria Irratira Berbaz, aspaldiko gonbidatua, orain bai. Toni Lodeirok eraginda, 2004 bueltan, lagun-talde xelebrea bilitzen ginen Mallonan astero futbitotarako. Zer dan bizitza, irratiko estudioan gaur batu garen hiru lagunak han be! Artekaleko Sanian (gai ekologikoak, zazpi kaleetako Artekalen) egiten du lan Borjak, […]
Berbaz
Gonbidatu bereziak eta euren soslaiak ondo ezagutzeko solasaldi sakon eta bereziak Eleder Aurtenetxerekin. Larunbatetan 19:00etan eta errepikapena ostiraletan 15:00etan.
Gu be ez-gara-neutralak, Arabako Iruñako (Iruña-Veleia) aurkikuntza arkeologikoen historian. Azken urteotako hirugarren aldiz ekin diogu Berbaz, kasuari, Leire Saitua eta Patxi Alañarekiko solasaldi haien ondoren Oier Nuñez gaur Bilbo Hiria Irratian, kasu honetan, botereko katramilan harrapatuta (Arabako Foru Aldundia, alderdi politikoak, EHU eta katedradunak, Euskaltzaindia, BiBat Museoa, Batikanoa, EuskoTren, IPCE, […]
Orain hemen. Bere lurrean eta lurrari ondo itsatsita. 2016an erabaki zuen Ainhoak etxera itzultzea, Gernikara, munduan zehar hamabost bat urte eman eta gero kooperazio lanetan han eta hemen (Kolonbian, Palestinan eta Bolivian, luzeen), nagusiki elkarte biren (Mundu Bat; Brigadas Internacionales) bitartez. Kooperazio zubiei nagusiki, nazioarteko gatazka guneetatik eskaera bi: 1. […]
Gorputza dugu, gorputza gara, eta holan danez, jaio eta hil arte sexualizatuak gara. Umetan askotan erreprimitu nahi izaten dute ingurukoek (“zer ari zara ikutzen?”; begiratu zigortzaile bat,…), barne-bulkada mugatu. Plazera, desira, gogoa, jakin-mina, samurtasuna, gozamena, kontaktua,… atseginaren bila ibiltzen gara senez. Esplorazio, barne-ezagutza eta sozializazio bide amaigabea. Eta txikitatik ematen […]
Neguburu-udaburuetan (solstizioak) ospakizun handiak egiten ditugu, aspalditik, lagunartean eta familian. Ze zentzu du horrek? Zer dugu ospatzeko? Egunak laburren eta luzeen egiten diren sasoiotan bizi-berritzeko aukera dugu guk ere eta horixe dugu ospatzen. Aukera berrietarako prestatu, elkarrekin gozatu eta falta direnak gogoratu. Globalkeriak gogor jo badu ere, baditugu gure ospatzeko […]
8 urtegaz etorri zen Mexikotik 1937an han jaio eta gerra osteko lehen urteak bizi eta gero. Aita ere osagilea (“osasuna, osotasuna, oso ona”) zen. Aita zenaren ildoari lotuz 100 urte bete dabez naturismoa zabaltzen, bion artean. Iris bitartezko diagnostikoan ere berezitu izan dira Bidaurrazagatarrak (“begia, barruko egia. Aurpegia, aurreko egia”). […]
1521ekoak gogorarazi eta gorazarre egiteko ospakizunak eta prestaketak puri-purian San Inazioren konbertsioak, Elkanoren ibilerek eta Noaingo batailak 500 urte egingo dituztelako 2021ean. Horretan ari erakunde ugari, EAEko, Espainiako, elizako, eskuz esku. Historian adituek eta historia ezagutzearen garrantziaz jabetutako herritarrek osatutako talde batean dabil Mirari, gogotsu, euskaldun gehienontzat eta euskal identitate […]
Ikusten ez dana erakutsi, entzuten ez dana entzutera gonbidatu, esan ezin denerako espazioa ireki. Deabrutxoa dugu bakoitzak barruan eta aurre egitea komeni. Itzalari argi eman, begiratu eta bideratuz gero, potentzial sortzaile itzela. Joseba Argintxona, ikasle eta irakasle bokazionala. Galdera nagusiei heldu behar lieke hezkuntzak, “zein naz ni? Zer egin behar […]
Urtebete daramagu dentosofia praktikan eta gustuz txundituta gabiltzanez, prozesuan bidelagun dugun dentista ekarri dogu irratira. Dentosofia-ren marabillak partekatzea genekarren asmo, eta bidean gozo, beste adarbide batzuetan ibili gara, itzel interesatuta, ia ordubetea joan arte. Ze. profesioaren panorama orokorrari buruz berbaz (dentista kopurua asko igo dela, frankiziak agertu direla prezioak jaitsiz […]
25 urtetik gora abokatu dabilela, familia zuzenbidean nagusiki, bai zibilean bai penalean, Amaia Uskola. Azken urteetan gehituz doan gizarteko arazo larri batez mintzatu gara: sikikoki ez-gai diren pertsonentzako administrazio eta lege aldetiko babes eskasa, 18 eta 65 urte artekoetan diren gaixo larrietan itzela. Eta Amaia ere, arazoaren handiak larrituta. 2050erako, […]