Duela zenbait urte bestelako iritzirik ere bazen arren, egungo egunean inork ez du zalantzan jartzen gure planetan klima aldaketa nabaria gertatzen ari denik. Batez besteko tenperatura igotzea edo bioaniztasuna galtzea klima aldaketaren adierazle orokorrak ditugu. Dena den, klima aldaketak ekar ditzakeen kalteak oso ezberdinak dira leku batetik bestera. Euskal Herriari dagokionez, itsas […]
Zientzialari
Zientziaren dibulgaziorako irrati saioa, Bilbo Hiriak eta Euskal Herriko Unibertsitateak lankidetzan egina.
Berrikitan jakin dugunez, UPV/EHUk IbeA ikertaldeak NASAren Mars 2020 espazio misioan dihardu lanean. Beste zenbait zientzialarirekin batera, partzuergo eran Marteko gainazalean dauden harriak eta lurzorua aztertzeko balio izango duen Supercam izeneko tresnaren kalibrazioan lan egiten ari da misio garrantzitsu horretan. IbeA ikertaldeko partaide dugun Gorka Arana kimikariak bere taldeak NASAren […]
Denok jakina denez, gizakiok ezinbestekoa dugu lo egitea. Ez dago bizitzerik lorik egin ezean. Eta loaren inguruan arazoren bat sortzen zaigunean, gure bizi kalitateak asko sufritzen du. Hainbesteraino sufritzen du, non, eguneroko bizitzaren funtzionamenduan izaten dituen eragin kaltegarriez gain, loa galtzea gaixotasun aski larrien sorburu izan baitaiteke. Narkolepsia izena ematen […]
Robot hitza entzuten dugularik, gutako gehienoi zientzia-fikziora joaten zaigu gogoa, ohartu ere egin gabe zientzia-fikzioan agertzen diren gauza askok eta askok errealitatean sortu eta erabili egiten diren asmakarietan dutela oinarri. Eta asmakuntza horiek, ezin uka, denon bizitza kalitatea hobetzen laguntzen dute. EHUko Ingeniaritza Eskolako irakasle den Ekaitz Jauregik robotikaz hitz […]
Bai hedabideetan eta bai lagunarteko solasaldietan maiz hitz egiten dugu droga mendekotasunaz eta gehienetan adituok ez garenok lanak izaten ditugu mendekotasunaren definizioa, mugak eta ondorioak finkatzeko orduan. Izan ere, droga mendekotasunaren eremua gehienoi aski ezezaguna gertatzen zaigun espazio zabala baita. Gaurko saioan, Aitziber Mendiguren adituaren eskutik joanda, garunaren eta drogen […]
Azken aspaldion gero eta ohikoagoak dira testua audio bihurtzeko gauza diren baliabideak eta tresnak. Egia den bezala esateko, egundoko aurrerapena izan da hori hitz egiteko ezintasuna duten lagunentzat. Dena den, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten ahots gehienak generikoak izaten dira eta maiz ez dira bat etortzen erabiltzailearen nortasunarekin edo adinarekin. Horregatik, […]
Mugimenduaz ohartzen ikasteak hobetu egiten ditu ezgaitasuna duten pertsonen gorputz oreka eta adimen mugikortasuna, UPV/EHUko Fisiologia Sailean egin eta Jon Irazusta doktoreak zuzendutako ikerketa baten arabera. Ikertaldeak, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailarekin lankidetzan jardunez, azken sei hilean Lantegi Batuak enpresako 32 langilek (21 gizonezkok eta 11 emakumezkok) azken sei […]
UPV/EHUko, Donostia International Physics Centerreko, Princeton Unibertsitateko eta Dresdengo Max Planck Institutuko ikertzaileak biltzen dituen nazioarteko ikerketa talde batek teoria berri bat aurkeztu eta garatu du, propietate topologikoak dituzten materialak era sistematikoan eta eraginkorrean aurkitu eta ezaugarritzeko. Ikerketa lan hori Nature aldizkariaren azalean agertu da berrikitan eta isolatzaileak eta, aldi […]
David Harper izeneko ikertzaileak zenbait ahaterekin laborategiko saio bat egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Ahateek janaria bilatzeko orduan zer-nolako portaera agertzen zuten aztertu nahi zuen berak eta, horretan ziharduelarik, gauza bitxi batez ohartu zen: lortutako emaitza bat zetorren erabat joko teoriaren emaitzekin. Hau esanda, hizpidea jarriko diogu Josu Donceli; bai, berari galdetuko […]
Non, noiz eta nola sortu ziren aurreneko gizakiak? Nolakoak ziren antzinateko gizon eta emakume haiek? Zertan ziren berdinak eta zertan ezberdinak gurekiko? Galdera andana luzea egin liteke gizakion jatorriaz eta geroztiko eboluzioaz. Egiari zor zaiona esatearren, gainera, esan beharra dago galdera horietako askok oraingoz erantzunik gabe dirautela. Hala ere, zientziak […]