Gaurkoan bi telesailen inguruan mintzatu zaigu Iskandar Hamawy. Lehenengo “Gambito de dama “ telesaila izan du mintzagai. Gambito de dama (ingelesez The Queen ‘s Gambit) telesaila 1983ko Walter Tevis estatubatuarreren novelan oinarrituta dago. Gambito de dama fikziozko istorio bat da, Beth Harmon (Anya Taylor-Joy) xakeko mirari umezurtz baten bizitza kontatzen du, arazo emozionalekin eta droga eta alkoholarekiko menpekotasunarekin borrokan ari den bitartean munduko xake jokalaririk onena izateko bere bilaketan. Bigarren telesaila Alex de la Iglesiaren azken izan da “30 monedas”. Aita Vergara, lanbidez exorzista, boxeolari eta preso ohia, herri galdu batean bizi da, bere iragana ahaztu eta bizitza berri bati ekiteko. HBOn dago ikusgai eta 8 kapitulu ditu.
Deskargatu hemen.