Zaldia ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat. Tamaina handiko hatz bakarreko (zaldi-kaskoak) belarjalea da, eta  zurda luzez ornitutako lepo luzea du, Wikipediaren definizioaren arabera. Korrika egiteko egokituta daude, eta horrek harrapariengandik azkar ihes egitea ahalbidetzen die, eta, gainera, orekaren zentzu ona dute, […]

Cardiffen sortutako taldea dugu The Tubs, Owen Williams abeslari eta gitarra jolea eta George Nicholls gitarra jolea buruak izanik. Hurrenez hurren, 2023 eta 2024an lehenengo bi bildumak egin zituzten eta aurten, Hard Life argitaratuta, jangle-pop estiloaren goia jo dute. Nicholls ez dago jada taldean, baina Dan Lucasek bete du. Chris […]

“Kantuak egiten dituzunean, egiten duzu besteek abestu nahi izan ditzaketen ideiarekin” esan zuen Tom Waits-ek elkarrizketa batean. Tom eta Kathleen AEBetako kantari-kantautore maisuak dira, eta ehundaka bertsiogile izan dituzte, euren kantutegia eskuetan, bertsio klasikoak egiten dituzten hainbat kantari. Aurten argitaratutako Where the Willow and the Dogwood Grow bildumari erreparatu diogu, […]

Pasa den udaberritik hona joan zaizkigun musikari batzuen omenez, hainbat kantu entzun ditugu gaurko Soinugelan. Lehenik, Sonny Rollins saxo jole aparta ekarri dugu. “Azkeneko jazz soinuaren ehiztaria” eta “Saxofoiaren kolosoa” deitu ohi zutena aurtengo maiatzaren 25ean zendu zen, 95 urte zituela. Harlemen jaioa, 1949rako jada profesionala zen eta, besteak beste, […]

Joni Mitchel kanadarra 1943an jaio zen Albertako lurretan. 20 urte zituela hasi zen kantuak idazten eta 1966an abiatu zen hegoalderantz. Detroiten bizi izan zen, handik bi urtera New Yorkera aldatu eta, azkenean, Kaliforniara heldu zen. Bertan, Warner diskoetxearekin hasi zen bere maisulanak grabatzen. Ondorengo hamarkadan 11 LP gauzatu zituen. Ñabardura […]

Gaurko Soinugelan hiru gauza ezberdin ditugu, baina denek dute komunean kultura gutxiagotuen adibideak direla, euskal kulturarenak zein gaelikoarenak. Hasteko, Sopelako Martia bikote berriak bere estreinako grabazioa ekarri digu, Zeru oro urez izenekoa. Jarraian, telefonoz, Joseba Tapia musikari handia elkarrizketatu dugu, Koldo Izagirre olerkariak egindako Mr. Eleizegi lan berriari buruz. Handik […]

Ingalaterrako Dave Mason (Worcester, 1946) 2026ko apirilaren 19an zendu zen. Mason kantagile, abeslari eta gitarra jole ezinbestekoak 1967an Traffic taldea sortu zuen , Steve Winwood, Chris Wood eta Jim Capaldirekin batera. Traffic utzi ostean ibilbide oso oparoa izan zuen bakarlari moduan, baita AEBetan session man gisa ere, askotan ikusi baitugu […]

Gaur, Getxoko Algorta auzokoak diren Arene 6 taldeko kideekin mintzatu gara. Punk-oi eta streetpunk egiten dute eta Ibon (ahotsa), Iñaki (bateria), Koldo (baxua), Jokin (gitarra) eta Altonaga (gitarra) dira boskotea osatzen dutenak. 2018an sortu zen taldea eta hiru bilduma argitaratu dituzte: Errautsetatik (2021), Bereizezinak (2023) eta Sutan (2026). Horiez gain, […]