Mahwash Afganistango kantari handiena izatearen ezagutza du. Maisu handien ikaslea izana, Radio kabul-eko emanaldiak zirela eta egin zen ezagun, 1970ean urte horretako artista saria eman zioten eta 77an ‘ustad’ edo maisu izendapena jaso zuen. Musika tradizio hau Indiatik joandako musikarien bidez garatu zen XIX. mendearen erdialdera eta bertako musika popularra […]
Baskistan
Andy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuaren ekoizlearen eskutik datorkigu ‘Umalali’. Ivan Duranen langintza zorrotz eta sortzaileak eman du, laister, azken urtetako diskarik bizigarri eta unkigarrienetako bat izatearen ezagutza jasoko duena. Garifuna emakumeen ahots ehundura aberats eta konplexuak, rock, blues, funk, afrikar, latin eta karibear musika zertzeladez apaindu ditu eta trantzezko bidai […]
Naiz eta bere abizenak argi adierazten duen bere armeniar jatorria, Haig Yazdjian Sirian jaio zen baina hogei urte daramazki Grezian. Hainbat instrumentutan aditua, bere emaitzarik onenak laudarekin izan ditu. “Amalur”, bost urtetan munduan zehar egindako bidaien eta soinu berrien miaketa nekaezin baten emaitza da. Honetan, armeniar laud joleak grekeraz […]
Bob Brozman mundu mailako aditua da Pazifikoko musiketan, eta National Guitar izeneko gitarraren erakusle nagusienetakoa. Etnomusikologo bat, gitarrak azken 500 urtetan munduan zehar egin duen ibilbidea aztertzen diharduena. Lan hauen arira hainbat kolaborazio egin ditu herri ezberdinetako musikariekin, Okinawako Takashi Hirayasu eta Reunion irlako Rene Lacaille adibidez. “Songs of […]
Gaurko saioan, lehenik monografiko labur bat. Kora Jazz Trio taldearen bigarren diska, “Part Two” izenekoa, 2005 urtearen amaieran argitaratu zen, eta lehenengo lanaren ildo beretik jarraituz, Afrika mendebaldeko musika tradizionalaren eta jazzaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du. Elkarrizketa hau Atlantiko Ozeanoaren gain musika zubi imaginario bat eraikitzen duen hartu-emana da, […]
Aly Bain eta Phil Cunningham, arrabitari eta akordeoilari bikote famatuaren azken diska dugu gaur gure saioan. Hogei urte elkarrekin jotzen ibili eta gero arrakasta eman dien formula tradizionalarekin jarraitzen dute. Eskoziako doinuak ardatz beste tradizioetako doinuak gehitzen dituzte, irlandarrak, quebec-tarrak, edo hainbat lagunen konposaketak. Aukera paregabe bat beraz, seguruenik […]
28 urte dira jadanik Amadou Bagayoko eta Mariam Doumbia elkartu eta musika egiten hasi zirela bikote moduan. Mariam, ezkontzetan eta jai tradizionaletan kantatuz hazi da, eta Amadouk berri, gaztetandik zorroztu ditu bere hortzak Les Ambassadeurs taldeko gitarrajole moduan, Afrika mendebaldeko banda legendazko eta beroenetako batean. Beraien azken diskak, ‘Dimanche […]
Forro in the Dark taldeak, bere izenean dioen bezela, forro izeneko Brasileko ipar-ekialdeko generoa jorratzen du. New Yorkeko Nublu klubean asteazkenero bere emanaldia egiten duen talde honek, jendez gainezka izaten du aretoa, sarreran ilara luzea C hiribidean, dantzarako gosea duen publiko fidelak osatua. Taldeak ez du estilo honetako instrumentazio […]
Natividad “Nati” Cano mariachi musika jotzen hazi zen. Bere aita eta osaba musikariak ziren Guadalajaran eta zortzi urte zituenerako bazebilen beraiekin profesionalki. 1959an, hainbat taldetan ibili ondoren, Los Angelesera joan zen. 1961ean Million Dollar antzokiko mariachiaren zuzendari izendatu zuten eta izena aldatu zion: Mariachi Los Camperos. Areto honetatik estilo […]
JAMELAO – 90 urte samban 90 urte dituela, Jamelaok hainbat diska ditu bere izenean. Kantari zoragarri hau, familia pobre batean jaio zen Rio de Janeiroko San Cristovao auzoan 1913ko maiatzak 12an, samba-ri eman dio bizitza osoa. Bere ahots herdoildu aberatsa, ikutu arin, jostagarriarekin, bihurtu da genero honetako adibide, genero bat […]