Gaurkoan Daniela La Luzek Random Apocalypsek antolatutako hirugarren festan egindako saioarekin gatoz. Daniela La Luz, Parallel Berlin zigiluaren sortzaileetako bat da, bertan bere lanak ekoizten ditu. Azken bi urteetan, Danielaren lan berriak, Sven Väth, Moodyman, Ken Ishii, Solomun eta beste hainbeste DJen maletetan ibili izan dira mundua zeharkatzen. Sei urte […]

2

Gaurkoan Random Apocalypse elkarteak antolatutako bigarren festaren itxiera saioa duzue entzungai. Les Alsborregach dugu gaurko protagonista,  Mungiarra da eta 2010etik musika munduan murgilduta dabil. 2013tik Bilboko Kafe Antzokiko Stereorocks klubean DJ egoiliar bezala dago. Gaurkoan Sean Miller, Richard Sen, Floorplan edota Tigerskinen abestiez osaturiko saioa duzue entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2017/lurrazpikodoinuak/170905_lurrazpiko_doinuak_02.mp3 Deskargatu hemen.

Musika underground elektronikoari emandako espazio berria Bilbo Hiria irratian, Random Apocalypse Musika Elkarteak bultzatutakoa. Gaur argitaratu dugu lehenengo saioa eta, aurrerantzean hilean behin (antenan hileko lehenengo asteazkenetan), gure ordubeteko espazioan artista ugari izango ditugu beraien proposamen musikala aurkezten estilo elektroniko anitzetan. Random Apocalypse, underground musikari emandako elkarte bat da. Bereziki, […]

Lurrazpiko doinuak saioaren lehen atalean Easyer, Normal’s Killer eta Mr. Apocalypsen inprobisatutako B2B hirukoitza daukagu entzungai. Random Apocalypsek antolatutako bigarren festako itxiera saioa. Kafe Antzokiko Stereorocks Klubean ospatu zen festa eta, bertan, hainbat artistek hartu zuten parte. Jaia abiatzeko Cecilia Payne talde bilbotarrak beraien zuzenekoa eskaini ziguten. Ondoren DJ saioak […]