Hezkidetzak (berdintasunean heztea) gure hezkuntza sistemaren oinarria izan beharko luke. Susana Gardeazabalek gidatuta, Bilboko Unamuno institutuko berdintasun arduraduna eta bi ikasle izan dira gurean euren jardunaren berri emateko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150128emakumeaknonahiunamunoinstitutotik.mp3  Deskargatu hemen

BEAko partaidea den Ana Perezekin hitz egin dugu abortoaren legearekin gertatu denaz, horren balorazioaz eta aurreikuspena ere eskatu diogu. Bestalde,Azaroaren 25a emakumearen aurkako bortizkeriaren kontrako eguna izanik,aurtengo kanpainari begira Euskal Herriko Mugimendu Feministaren asmoaz ere berba egin digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/141107emakumeaknonahiaanaperez.mp3  Deskargatu hemen  

MDMA lesbiana taldeko partaide den Leire Gomezek, Transfeminismoari buruz hitz egingo digu. Mugimendu feministatik datorkigun azken astindu kritikoa da, besteak beste, emakumeak eta gizonak ez garela existitzen dio. Praktika politikaren erdigunean jartzen ditu,bollerak,beltzak,migratuak,putak,transexualak,transgeneroak,intersexualak,aniztasun funtzionala duten pertsonak. Laburbilduz, iraultza feministaren subjektua zabaldu da.  DESKARGATU HEMEN