Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko meatzaritzaren historia ez da soilik meategietan edo industria-paisaian aurkitzen; gure auzoetako kaleetan, eraikinetan eta bertan bizi izan diren pertsonen memoria kolektiboan ere utzi du bere arrastoa.  Bertan erakusketa bat aurkituko dugu. Iragan hori ezagutu, berreskuratu eta belaunaldi berriei helarazteko asmoz sortu du Aldauri Fundazioak San Luis GUNEA, San Frantziskoko […]

arrazkenarekin batera datorkizue berriemaile literarioa Donostiako Zinemaldiko kontuekin Kafka lagun duela. Gainera, Nussbaum – en enpatia, ” Sorbatza”-ren iraultza, “Basatiak” eta nerabeekin jo ta ke dabilen “irakaslea”- z mintzo gara, gerrek etengabe dirauten honetan. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260928_liburuen_errepublika_txikia_40.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Argiak hemeroteka irekian jarriko du datorren astean. 1919tik gaurdaino egindako argitalpen guztien hemeroteka publiko jarriko dugu datorren astean. Fototekarekin egin moduan, Euskal Herriko historia hurbila guztion eskura izango da, PDFa jaitsi edota orrika kontsultatzeko moduan. Elkarrizketan Asier Herranz […]

Iker Arana larri zauritu zuen ertzainaren kargu zegoen polizia buruak lekuko gisa deklaratu du. Plataformak orain arte izandako oztopoak salatu ditu, tartean, lekukoen deklarazioak atzeratu izana. Iker Arana foam bala batez larri zauritu zuen ertzainaren zuzeneko agintariak gaur deklaratu du epaitegian. Justizia Aranarentzat plataformak salatu duenez, epaitegiek ez dute agintari […]

Zortzi kontzertu izango dira guztira, urriaren 7tik apirilaren 14ra bitartean, Euskalduna Jauregian eta Campos Elíseos Antzokian. Bandak txistuaren tradizioa eta gaur egungo sorkuntza uztartuko ditu, eta besteak beste, ahotsa, pianoa, abesbatzak, dantza, zirkua eta musika berriak izango dira programazioan. Lehen kontzertua urriaren 7an izango da, Euskalduna Jauregian, “Iduriak” ikuskizunarekin. Denboraldian […]

Nora doa Ertzaintza? Galdera horri heltzen dio Ahoztar Zelaietak bere azken liburuan, Quo vadis, Ertzaintza? lanean. Kazetari eta ikertzaileak Ertzaintzaren azken urteotako bilakaera aztertu du, erakundearen barruko botere-borrokak, sindikalgintza, polizia-indarkeria, ustelkeria eta narkotrafikoa, ultraeskuinaren gorakada eta zaintza-teknologia berrien hedapena ardatz hartuta. Ertzaintza gizartean duen presentziagatik eta azken urteotan izan dituen […]

Mari Carmenen etxegabetzeak Espainiako Estatuan sortu duen arreta mediatikoak, hein batean etxebizitza sindikatuen lanari esker izan dela azpimarratu du EH etxebizitza sindikatuak, inflexio-puntu bat markatu du hainbat hilabetez alde batera utzita egon den etxebizitza-dekretuari dagokionez. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak atzo ohartarazi zuen dekretua langile klasearen benetako eskaeretatik eta beharrizanetatik […]

Dorleta Urretabizkaia aktore eta dramaturgoak Rigor mortis antzezlana sortu zuen 2022an, eta orain, lau urte geroago, berak sortutako istorioa taula gainera eramango du, aktore lanetan ere arituz. Txalo eta Tanttaka konpainiek ekoitzitako komediak familia baten heriotza baten ondoren azaleratzen diren sekretuak eta esan gabekoak ditu ardatz. Mireia Gabilondok zuzenduta, Urretabizkaiak […]

Gaur txipi super pozik heldu da irratira udazkena hasi delako. Urtaro berria ospatzeko gogoz bere lagunentzat opari bat dakar ezkutatuta. Jakiteko zer den asmakizun bat asmatu behar izango duzue: Udaberrian jaio nintzen jantzi berde politarekin, udazkenean erori nintzen nire jantzi horiarekin. Zer da? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260924_gaurezdagoeskolarik_udazkena_3.mp3 Deskargatu hemen.