Urriari dagokion 114. zenbakia komentatu du Zihara Aranbarri, Mahatserriko Berton aldizkariaren zuzendariak. Azalean Aiora Sedano agertzen da, Kukubiltxo antzerki taldearen aktoreari  elkarrizketa luzea egin diotelako. Boluetako Iyengar yoga eskola, Txurdinagako Juan Escudero eskultorea eta Automodelismo zirkuitu berria, Santutxuko Hockey taldea eta Cherry Boppers taldea, Begoñako erromeria eta ohiko atal batzuk […]

John Birks Gillespie, Dizzy Gillespie, Hego Karolinan jaio zen 1917an eta 1983an hil. Tronpeta jotzen nabarmendu zen Dizzy, baina jazz kantari eta konpositore iaioa ere izan zen. Bere tronpetaren bidez, jazzaren harmoniari ordura arte ezezagunak ziren ñabardura konplexuak eman zizkion. Gauza askorengatik preziatzen eta maitatzen dute jazz jarraitzaileek, baina gehienbat, […]

Goiko idazpuruak adierazten duenez, hiru musikari handi aukeratu ditu Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratian hamabostean behin egiten duen Bigarren Lerroan irratsaioaren emanaldi honetarako. Lehenik, Eric Dolphy saxo eta flautajolearen Epistrophy, South Street Exit eta Miss Ann kantak; gero, tronboiarekin hasi zen arren, baxua maisukiro jotzen duen Charles Mingus handiaren Prayer […]

Beste askotan egin izan duen bezala, Gorka Gondra musika adituak jazzaren alderdi ugariak erakutsi dizkigu azken saio honetan. Gainera, oraingoan kanpoko musikariak ez ezik, Euskal Herriko emaitzak ere ekarri ditu bere irratsaiora. Besteak beste, honako artista hauek gonbidatu ditu saio honetara: Bobby Mc Ferrin bokalista ezaguna, Don´t Worry, Be Happy […]

Gorka Gondrak Bilbo Hiria irratirako prestatzen duen Bigarren Lerroan jazz saioaren barruan emakumezkoak izan dira protagonista aste honetako emanaldian. Aurreko ataletan ere ugari izan dira gizonezkoekin batera agertu diren emakumeak, baina oraingo honetan monografiko oso bat eskaintzen digu saiogileak, emakumeek jazzari eginiko ekarpenak erakuste aldera. Beraz, emakume kantariak entzungai jazz, […]

Ez dira,ez, bigarren lerrokoak Gorka Gondrak irratsaio honetan dakarzkigun musikariak. Saioaren ardatza Oscar Petersoni eskainia dago. Gonbidatu bereziekin jotzen entzungo dugu, gainera: Louis Amstrong, Jazz Bossa Nova eta Bobby Mac Ferry bokalista. Horrezaz gainera, iaz La Bilbaina elkarteko jazz emanaldietan izan ziren John Marshall Quintet taldeko lagunak, Charlie Parker Txoria, […]