Izan zaitez Bilbo Hiriaren LAGUNA

Gure proiektua Bilbon euskarazko irrati hurbila, urbanoa, garaikidea eta euskaltzalea da. Bilbotar euskaldun guztion eguneroko irratia izan nahi dugu. Botxoan euskal kultura eta gizarte gaiak ikuspegi euskaltzaile eta independentearekin jorratzen dituena, ahobizarrik gabe eta jarrera aurrerakoiarekin. Etengabe saiatzen gara hori lortzen, baina denon laguntza behar dugu horretarako. Instituzioen aldetik, tamalez, aitortza falta eta laguntza urriak jaso ditugu orain arte. Zure laguntza behar dugu aurrera egiteko, eusteko ez ezik, eremu berrietara iristeko.

Nola lagun dezakezu?

Bilbo Hiriaren LAGUNA bihurtuz. Egin urteko diru ekarpen bat eta:

  • BILBO HIRIAri aurre egiteko ezinbestekoa duen bultzada emango diozu.
  • Gure XX. urteurrena ospatzeko argitaratu genuen 20 urtez euskal taupada CDa jasoko duzu
  • #BilboHiriakBerea kamiseta jasoko duzu
  • LAGUNA zarela dioen itsasgarria jasoko duzu
  • Gure LAGUNentzako sustapenetan sartuko zara: liburuak, diskoak, kontzertuetarako sarrerak…

 

Laguntzeko beste modu batzuk:

  • ZABALDU gure edukiak zure sare sozialetan. Twitterren eta Facebooken gaude eta gure edukiak bertan zabaltzen ditugu. Haien hedapenean lagundu iezaguzu, gustuko dituzunak partekatuz.
  • HARPIDETU e-postaz Bilbo Hiriaren albisteak egunero zure postontzian jasotzeko. Harpidetzeko beste modu batzuk eskaintzen ditugu, gure RSS jarioetara egin dezakezu harpidetza.
  • PARTE HARTU. Gaiak proposatu irratian jorratu ditzagun, ahotsak eta gaiak ekar ditzakezu irratira. 944243704 telefonoan, Gure 644499554 Whatsapp zenbakian edo irratia@bilbohiria.eus helbide elektronikoan. Zure elkartearen, auzoaren, ekimenaren ahotsa izan zaitezke gure mikrofonoetan. Prest gaude zure ahotsa entzuteko eta entzunarazteko!

 

DIRU-EKARPENA NOLA EGIN

Urtean 35, 70 edo 150 euroko diru-ekarpena egin dezakezu, diru-sarrera bidez edo Paypal bidez ordainduz.

Bankutik: ES09 2095 0551 6091 1045 1086 IBAN zenbakian (ATOAN kooperatiba elkartea) diru-sarrera egin, eragiketaren kontzeptuan zure izena eta LAGUNA hitzak jarrita (adib. “Miren Agirre LAGUNA”).

Paypal bidez:


Ordainketa aukerak
Zure izena
Zure e-posta helbidea