Kuriosoa bada ere Klasikoen artean agertzen zaigu oraingo honetan musikari Britaniarra, bere azken lana klasikoa izan baita: “Music of the Spheres”. Bere iritziz, Rock munduan ez baitago ezer berririk sortzerik. Kritika ugari jaso izan du lan honek, beraz hona hemen zeure iritzi propioa eratzeko aukera. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. […]

Zarauztar musikagile honek hainbat musika estilo landu eta konposatu izan baditu ere, saio honetan filme batzuetarako musikatutako piezak aukeratu ditugu: “Sin fin”,”Tiempo de tormenta”, “Yoyes” eta “Karramarro uhartea”, baita bestetik, “Zapatos de mujer”operako obertura ere. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiarten080416.mp3

2003an sortutako Umama!! benetan ekoizpen ona izan bazen, duela gutxi gora behera bi hilabete argitaratutako Umama 2 ez da atzean gelditzen. Zinez lan ederra burutu dute, tolosarrek: Hodeiertz abesbatza, Juantxo Zeberio, Gonzalo Tejada, Hasier Oleaga eta Mikel Anduezak osatutako jazz laukotea, Et Incarnatus orkestra eta bi haur abesbatza, Ereskitxo eta […]

    Saio honetan XVIII, XIX eta XX mendeetatik eta herrialde ezberdinetatik egingo dugu bidaia, bertako musikagile batzuk eta beraien musikak ezagutuz: Mozart, Chopin, Albéniz, Gerald Finzi, Shigeru Umebayashi, Dimitri Shostakovich, Arvo Part eta Gabriel Erkoreka. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean071120.mp3

Saio honetan musika estilo desberdinak entzuteko aukera izango duzu. Batetik Adela Martin musikagile nafarraren pianoa, Errenteriko Landarbaso abesbatza, Bingen Mendizabal eta Angel Ilarramendiren lan batzuk, hain ezagun ez diren Kurt Atterberg eta Alberto Iglesiasen ekoizpenak eta amaitzeko, Kantika korala. Saio hau deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean071109.mp3

  MAURICE RAVEL: 70 urte igaro dira jada M. Ravel ziburutar musikari handia zendu zenetik. Pertsona zein musikari ausarta eta berritzailea ” Dandy erronkazalea” Erromantizismoaren ildoa alde batera utzita, Claude Debussy- rekin batera garaiko musikari berrikuntza interesgarriak ekarri zizkiona. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargi071010.mp3

    50 urte bete dira Deustuarrak Abesbatza sortu zenetik. Gaur egun ere hortxe jarraitzen dute astero astero Deustu inguruan kantatzen. Urteurrena ospatze aldera disko bat grabatu dute aurtengo neguan eta horixe izango da, hain zuzen, saio honetan eskaintzen dizueguna. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070622.mp3

1

    Asko dira gure Kontserbatorio eta Musika Eskoletatik atera diren musikagileak, baina gehienak, zoritxarrez, ezezagunak izaten dira guretzat. Saio honetan, berriz haietariko batzuen lana entzuteko aukera izango duzu: Jose Ignacio Bilbao Iturburu, Patxi García Garmilla, Guillermo Lauzurika, Gabriel Erkoreka eta Zuriñe F. Gerenabarrena. Interprete batzuk ere euskal musikariak dira; besteak […]