Bilbo Hiria Irratian urbanbat jaialdiaren  berri eman genuen, azaroan izan da. Bertan  hitz egindakoaren berri emateko erreportari lanetan izan dugu Ula Iruretagoiena. Hiria pentsatu eta egiteko unean  zaintzan pentsatzeak zer suposatzen duen izan da debate nagusia. Arraroa dirudien arren, oso ikuspegi berritzailea da hirigintzari leku honetatik begiratzea. Zaintzea ingurune domestiko […]

Norman Foster arkitektoak handituko du Bilboko Arte Ederren Museoa. 2.250 metro koadro berritu, eta beste 5.140 gehituko dituzte. Luis Maria Uriarte arkitektoarekin gauzatuko du Fosterrek proiektua. Uztailean jakin genuen Bilboren etorkizun arkitektonikoa Norman Fosterrek marraztuko duela berriz, proiektua aztertu dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. kasu hobetan arte Eder museoaren zabalpen eraikinarekin. […]

‘Maitasuna politikoa da’ Jakin Jardunaldia egin genuen Usurbilen uztailaren 11n eta 12an Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak antolatuta. Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzeko, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu dira ikastaroan, Ula Iruretagoiena bertan izan da. Arkitektura, emozioa, akzioa […]

Martxoan Euskal Herriko Arkitekto Elkargoak bi urtero behin ospatzen duen sariketa burutu du, euskal arkitekturak 2017 eta 2018 urteetan egindako uztaren erakusgarri dira. Euskal sari banaketa aitzakia hartuta, arkitektura profesioan sarien balioaz hausnartuko dugu eta baita euskal arkitekturaren egoera eta osasunaren termometrotzat baliatuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/aliritzira/190517_Aliritzia_Ula_Sariak.mp3 Deskargatu hemen.  

Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu.  Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den […]

Datorren astean EAEn klima aldaketaren astea ospatuko da, Martxoaren 1etik 10era. Aitzakia hori hartuta Ula Iruretagoiena arkitektoak Klima aldaketak hirigintzan duen garrantziaz hausnartu du. Otsaila hasieran Ibaizabalek Bilboko ohiko puntuetan gainezka egin du, uholde arriskuez hitz egin da.  Berriz ere uholdeen arriskuen mamua piztu da?Hirigintza ez da hiriak egitea, baizik […]

Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira, haren lanak ezagutzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Hitzak, berbak  izango ditugu hizpide; Hiztegia. Mirian Urkia, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna da. Egun, 46.180 forma (2017an baino 1.317 gehiago) eta 63.507 adiera (2017an baino 2.008 gehiago) ditu Euskaltzaindiaren Hiztegiak. Sarrera berri batzuk gehitu dituzte bokata, eskimal, jopuntu, karkasa, kontainer, […]

Gaurkoan Bilbo hiriko arkitekturaren eraldaketei buruz jardun gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hiriaren arkitekturan hiriko historia irakurgai dago. Horregatik esan ohi da hiriaren biografia bere arkitekturaren bidez ikusgai dela. Hiriko arkitekturak beraz, garai bakoitzean gizarteak dituen interes eta beharren berri emango digu. Mendebaldeko hiriek pairatzen ari diren joera berdina bizi du […]

Euskaltzaindiak 100 urte eta euskara batuak 50 urte betetzen ditu aurten. Horren karietara hizkuntzaren akademiak urte osoko ekitaldiak antolatzen ditu, 2019ko iraila arte. Euskaltzaindiaren topiko ezagunak aztertu nahian, Bilbo Hiria Irratiak Euskaltzaindiarekin batera irrati tarte hau irekiko du: hilabetean behin Euskaltzaindiaren lanaz jardungo dugu eta Euskaltzaindiaz esaten direnak, entzun izan […]

Gaurkoa Ula Iruretagoaiena arkitektoarekin batera lo egiteko hiriak edo hiri logelak aztertu ditugu. Hirien logelak nagusiki etxebizitzak dauden bizilekuak dira, bizitza garatzeko beste funtzioak (lana, aisialdia, berdeguneak, elkarguneak, erosketak) hiritik atera eta beste leku batean gertatzen direlako. Lo egiteko bakarrik pentsatuak eta eraikiak izan diren toki hauek ez dute zentrorik, […]