Zer aukera ditugu autoa etxean utzi eta lanera, ikastera edo medikuarengana joateko? Erantzuna asko aldatzen da bizi garen tokiaren eta mugitu behar dugun orduaren arabera. Galdera horri helduko dio Jauzi Ekosozialak asteburu honetan, Geltokika birarekin. Bilbotik abiatu eta Gasteizen amaituko dute, Iurretatik, Zumaiatik, Donostiatik eta Altsasutik igarota. Trenez eta autobusez […]

Kalera aterako dira bihar Bizkaiko zahar etxeetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak. Greba egingo dute, baita abenduaren 17an eta urtarrilaren 21ean ere. ELA eta LAB sindikatuek deitu dute grebara, bakoitzak bere aldetik. Besteak beste, baldintzak GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko langileenekin parekatzea eta ratio duinak ezartzea exijituko dute, eta hitzarmen berria […]

Azaroak 18, Txiotesia lehiaketaren zortzigarren edizioa egingo da. UEUk bi urtean behin antolatzen du lehiaketa, euskal ikertzaile gazteen lana ezagutarazteko, haien arteko sarea sendotzeko eta zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzeko. Parte-hartzaileek sare sozialetan azalduko dute beren ikerketa, euskaraz, idatziz edo bideoz. Modalitate bakoitzeko irabazleak 400 euro jasoko ditu. Bertan parte hartuko […]

Hiru aste daramatza Maputxe ekintzaile ekologistak Leioako Artatza Parkeko zuhaitz batean, Subflubiala proiektuaren aurka protesta egiten. Proiektua bertan behera utzi arte ez dela jaitsiko dio. Zuhaitzeko egunerokoaz, auzokideen babesaz eta azpiegituraren aurka protesta egiteko arrazoiez hitz egin dugu Hodeirekin, Subflubiala Ez plataformako kiderekin. Trapagan abiatatutako  obren inguruko xehetrasunak eman dizkigu. […]

Igogailua antzezlanean, emakume bat igogailu batean harrapatuta geratzen da. Kanpora atera ezinik, bere beldurrei eta oroitzapenei aurre egin behar die. Aiora Sedanok jokatzen du protagonistaren rola, Itziar Fragua eta Leire Ormazabalekin batera. Arantza Lópezek idatzi eta zuzendutako lana azaroaren 18an ikusi ahal izango da euskaraz Bilboko Arriaga Antzokian, eta biharamunean […]

Bueltan dator Anonyme popular egitasmoa, 2022an aurkeztu zuten lehen lana, han eta hemen ibili ziren zuznean aurkezten eta orain Anonyme Popular proiektuak bigarren proposamena dakar: #2 Inor. Aurreko ildoari jarraituz, gaurko munduko hiritar euskaldunaren egunerokoa kontatzera dator berriz ere Inor. Anonyme Popular ahozko kultura garaikidea lantzen duen talde-egitasmoa da. Hitza […]

Gaur gurekin izan dira  Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten […]

Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […]

LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak erakundeek azaroaren 11ko greba orokorraren aldarrikapenak zabaldu dituzte. Etxebizitza eskubidea bermatzea, langileen pobretzeari aurre egitea eta soldatak duintzea izango dira deialdiaren ardatz nagusiak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsarekin batera. Deitzaileek Euskal Herriko esparrua defendatzeko borondatea […]