Hamar urte bete eta koxkortua dugu KUKUTZA GAZTETXEA. Sarrera ordaindu eta eskaintzen zaiguna irentsi Bilbo hiriko modelo bakarra  ezarri nahi dutenen aurrean, bada parte hartzera eta dinamika sortzailera deialuzatzen duenik ere. Larunbatean, maiatzak 17, Euskal Herriko GAZTETXE EGUNA ospatuko da Errekaldekoplazan, (Bilbon), eta bertan izango dira PANTXOA ETA PEIO, BAD […]

    Durangoko salduenak? Gezur ugari esan ohi da puntu honetan baina Gaubasan Durangoko mekako lanik arrakastatsuenetariko batzuk ekarriko ditugu uhinetara, laburpen guztiz subjetibo batean. Aurrerago, noski, gustuko lanek ere izango dute tokia, baita inork erosi edo entzuten ez dituen horiek ere, ze demoniño!. Saioa deskargatu nahi baduzu, egizi klik HEMEN. […]

    Asteon, anabasaren erreinuan, Bruce Springsteenen kantuak, beste batzuen ahotan. New Jerseyko kantariak jendetza elkartuko du Barakaldon astelehenean (70etik ehunetik gora eurotan), guk LIGHT OF DAY (A Tribute to Bruce Springsteen) aurkezteko aprobetxatu duguna. Elliot Murphyk prestatutako lan bikoitzean, besteak beste, Mike Rimbaud, Joe D´Urso & Stone Caravan, Gary Lucas´Gods […]

GAUBASA presents…   BAGA. Iragandako zuzenekoak ekarriko ditugu gogora. Batetik Rufus Wainwright pop barrokoaren errege bitxiak Donostian emandakoa. Bestetik, Wilco seikotearen rock askea (Ze geixa biopa!). Zirraragarriak, biak ala biak. BIGA. Muted abadiñoar taldearen bisita. Metal melodikoz eta programazio elektronikoz zipriztindutako “Sena” argitaratu berri dute Baga Biga disko etxean eta […]

    Asteon Mark Olsonek (The Jayhawks) Victoria Williams emaztearengandik banatu ostean plazaratu berri duen “Salvation Blues” lana nabarmendu eta Flavio Rodriguezen “Flaviolous” soul rapa ezagutu dugu. Bill Wymanen (Rolling Stones) urtebetetzea profitatu dugu “Ruby Tuesday” kantaren hitzetan arreta jarri eta The Corrs taldearen bertsioan entzuteko. Zuzenekoei dagokienez, Paul Weller (The […]

    GU TA GUTARRAK alprojen estraineko diskoa aurkeztuko dugu, protagonisten ahotik, prentsaurrekoan Igor Elorzak, Unai Iturriaga eta Josu Zabalaren adierazpenak jasoz. Bigarren atalean, ohi bezala, zuzenekoak nabarmendu ditugu. Asteon, Nacha Pop eta The Waterboys Arriaga antzokian, besteak beste. Poesia astea dela eta, Jaume Sisa katalandarraren zuzenekoa ere aipatu dugu, bere […]

    Denboraldi hasiera Gaubasan. Hasteko, La Mala Rodriguezekin solasa, BUM jaialdian jo duela eta. Gomendio gisa, Hydromatics taldearen hirugarren lana, “The Earth is Shakin”. Gariren “Esperantzara Kondenatua” disko berritik, “Zure Begietan” kantua, Jon Benitoren hitzetan. Zuzeneko aholkuak Mexikora garamatza. Kafe Antzokian, San Pascualito Rey eta Arriaga antzokian, Los Tigres del […]

Aspaldiko partez bagatoz Gaubasakideok. Oraingoan jarreran eta espirituan lagun dugun jaialdia aurkeztera. Noise On Tour jaialdiaren bigarren eta azken txanpak Bostoneko Shellac hirukote bitxiak eta Angry Samoans eskarmentudun punkiek, The Drones australiar arriskutsuek eta The Soundtrack of our Lives epikoek osatuko dute. Honen guztiaren berri Iñigo lagunak emango digu Ondarrutik […]

Baga Bigarekin plazaratu du estraineko lana The Killministers rock talde psikodelikoak. Bertan izan ditugu gaurkoan, “Night City Breakers” astintzen. Lehenengo atala itxi eta bigarrenari heldu diogu gero. Bihar ekingo die “Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketak” 19. edizioko zuzenekoei. Honetaz profitatuz, lehiaketaren berri eman, biharko partaideak ezagutu (Handicraft eta Baby Blue […]