“Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua oinarri Xamar ikerlariarekin Etxearen ondareaz jardun dugu. Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Liburua oinarri azken atal honetan Nafarroa eta Araban ibili gara. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200513_etxea_xamar_10.mp3 Deskargatu hemen.  

“Etxean ondarea mintzoa liburuan” oinarritutako saioa. Mende luzetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Xamar ikerlariarekin batera Euskal Herriko etxeen inguruko xehetasunak ezagutzen ari gara.  Gaurkoan Gipuzkoako dolare baserrien inguruan jardun dugu. Sagardoak garrantzi handia izan du, Itsas munduan eskorbutoren kontrako botika zen. XI. mendetik aurrera, Ameriketara iritsi ondoren, […]

“Etxea” liburuan oinarrituta Xamarrekin solasean egon gara. Gaurkoan Baxe Nafarroan egin dugu geldiunea. Euskal Herriko etxeak izan dira herrietako antolaketaren oinarria XX. mendera arte. Ondare horri balioa eman, eta etxeek herritarrei eman dieten izena eta izana aztertzen joango gara Xamarrekin batera. Baigorri edo Arrosan laborari etxeak dira baina bada  etxe […]

Gaurkoan Lapurdiko etxeen ezaugarrien inguruan jardun dugu Xamarrekin. “Etxean ondarea mintzoa liburuan” oinarritutako saioa. Mende luzetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Lapurdi aldeko etxeak, kostaldean, bereziki Sara aldekoak, beti iruditu zaizkigu  ederrak… XX. garren mendean euskal estiloa sortu zen herri arkitekturan oinarrituta… néo-basque deitu zutena frantsesek, neo-vasco espainolez. […]

Lapurdi edo Baxe Nafarroatik Zuberoara lehenengoz joaten den bisitaria segidan ohartzen da ikusten diren etxeak guztiz ezberdinak direla. Paisaila aldatu egiten da, teiatu gorririk ez Zuberoako etxeak arbelez teilatia du, etxegain alda ezberdinak. Klima ezberdina da eta muga aldekoak izateak ere arazoak sortu dizkie. Dena dela, gauza bat da eraikina […]

Xamarren Etxea -ondarea, historia, mintzoa- liburuan oinarritutako saioan, mende luzeetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Etxea bizitokia izateaz gain lantokia ere izan da, mendeetan eta lurraldez lurralde etxeek aldaketak izan dituzte. XVII mendetik aurrera aldaketak eman ziren gizartea aldatzen zein heinean, “Nolako atalaurrea alako etxea”. Gaurkoan Bikaian geldiunea […]

Duela bi urte Erroa eta Pamiela argitaletxeek Etxea Ondarea Historia Mintzoa liburua argitaratu zuten, etxean gauden honetan gure ondareazk eta historiaz hitz egiteko tartea ireki dugu Bilbo Hiria Irratian. Etxea eraikina baino gehigo izan da, lantokia ere bada. Etxeak izana eta izena eman du. Adibidez, izen batzuek salatzen dituzte bertan […]

Xalbadorrek esan zuen, “Munduko leku maiteena/ zuri zor dautzut naizena:/ izana eta izena”. Hitzok eskaini zizkion Xalbadorrek sortetxeari, Eta, hark esan bezala, etxea izan da euskal herritarrei izana eta izena eman diena urte luzez. “Etxea ondarea historia mintzoa” liburuan ezagutzen gabiltza Xamarrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200422_Etxea_xamar_03.mp3 Deskargatu hemen.

“Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua oinarri Xamar ikerlariarekin Etxearen ondareaz jardun dugu. Etxea izan liteke eraikina, eta izan liteke instituzioa. Bi ezaugarriok izan ditu Euskal Herriko historian. Gaurko saioan lehenengo eraikinen inguruan mintzatu gara. Gaur egun arte iritsi zaizkigun eraikin zaharrenak XV-XVI. Mendekoak dira, horiek baino lehenagoakoak material iragankorrez eginak […]

Duela bi urte Erroa eta Pamiela argitaleatxeak “Etxea Ondarea Historia Mintzoa” liburua argitaratu zuten, etxean gauden honetan gure ondare, historiaz hitz egiteko tartea ireki dugu Bilbo Hiria Irratian. Euskal Herriko etxeak izan dira herrietako antolaketaren oinarria XX. mendera arte. Ondare horri balioa eman, eta etxeek herritarrei eman dieten izena eta […]