Entzun

Bilbo Hiria irratia entzuteko hiru era ezberdin daude

1. Zuzenean uhinen bidez
FMaren 96.0an aurkituko duzu Bilbo Hiriaren seinalea. Bilbo eta inguruko gune metropolitarra hartzen du bere irrati seinaleak, Basauritik Gorlizera eta Txoriherritik Santurtzira.

2. Zuzenean Interneten
Bilbo Hiria irratiak zuzenean emititzen du Interneten planeta osoarentzat. Zuzeneko MP3 jario etengabe hau entzuteko aukera duzu orrialde honen eskumaldeko loturetan klik eginda.

Zure ordenagailuko programa berezi baten bidez (Winamp, Itunes, Windows Media Player…) entzuteko HEMEN klik egin.

3. Diferituan Interneten eta podcast eran
Bilbo Hiria irratiaren saio gehienak MP3 formatoan daude eskuragarri hemen, atalka eta emisio egunaren arabera kronologikoki sailkatuak. Edozein multimedia programarekin entzun daitezke saiook, baita MP3 aparailu eramangarrien bidez, kalean, metroan eta edonon gaudela. Webgunetik bertatik ere, nabigatzen ari garela, jogailu bat ikus dezakegu audio artxiboak eskuragarri dauden lekuetan. Bertan play sinboloa klikatu besterik ez dugu berehala saio hori entzuten hasteko.

Podcast-era ere harpidetza egin daiteke TuneIn eta beste hainbat programa erabiliz. Nahi dugun saiora harpidetza egin eta programak berak automatikoki jaitsiko dizkigu gure gustoko irratsaio horren ale guztiak, webgunean argitaratu eta berehala. Noski, RSS jario baten formatoan ere argitaratzen ditugu gure webguneko albisteak eta, beraz, Firefox programa euskaldunarekin edo RSS jarioa irakurtzen duen beste edozein programa edo zerbitzurekin bateragarria da bilbohiria.eus.

e-gunero albisteak zure postontzian jaso
Posta elektronikoaren bidezko harpidetza egiteko aukera dago hemen klik eginda, eman zure e-posta helbidea (eta ondoren ez ahaztu harpidetza egiaztatzea, jasoko duzun mezuan klik eginez). Harpidetuz gero, gure webgunean argitaratzen ditugun saio eta albisteen laburpena jasoko duzu goizero e-posta mezu bakar batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude