Mendian gora haritza, ahuntzak haitzetan dabiltza… Eta guk mendian gora eta behera egitea erabaki dugu Paule Portillarekin. Mendi trail, mendi lasteketan… mendian, korrika! Era berean, Ane Zabalak eskiroltasunaren gorengo gradua ekarri digu kirol mundura: gaurkoan ere antzerkia. Iker Gurrutxaga Aerobik irakaslea (gaurkoan singularrean) ere izan dugu gurean bere editorial finarekin, […]

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. […]

Gaurko Soinugela ostiralean, azaroaren 13an argitaratuko da, eta bezperan, hilaren 12an, 81 urte beteko ditu Neil Young-ek. Irailaren 18an merkaturatu zen Neil Young & The Chrome Hearts taldearen Second Song grabazio berri eta sendoa. Young-en 50. estudioko grabazioa da Second Song with the Chrome Hearts bilduma. Bertan, albumari gaia eta […]

Gaur gurekin izan dira  Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten […]

Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […]

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa. Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe labur […]

2019an Donostian sortu zen Mugan. Hiru estudioko disko eta zuzeneko lan bat argitaratuta, Bizitza ozen denean aurkezten ari dira orain. Xabier Erkiziaren ekoizpenarekin, Berako MIK estudioan grabatu dute lana: bi zati, gai antzekoetara hurbiltzeko bi modu. Zarataz, ahotsez, intentsitateaz eta hauskortasunaz hitz egiteko ditugu gaur gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/piperpolis/261110_piperpolis_mugan.mp3 Deskargatu hemen.   […]

LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak erakundeek azaroaren 11ko greba orokorraren aldarrikapenak zabaldu dituzte. Etxebizitza eskubidea bermatzea, langileen pobretzeari aurre egitea eta soldatak duintzea izango dira deialdiaren ardatz nagusiak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsarekin batera. Deitzaileek Euskal Herriko esparrua defendatzeko borondatea […]

Gaurko gonbidatuak bizitza osoa eman du musikaren aldeko apustua egiten: talentua aurkitzen, taldeei bidea irekitzen eta kantuak grabatu eta zabaltzen. Soñua, Oihuka eta GOR diskoetxeen bultzatzaile izan da, eta haren ibilbidean gurutzatu dira, besteak beste, Barricada, La Polla Records, Hertzainak eta Berri Txarrak. Orain, bizipen horiek bildu ditu Rockers, Radicales […]