Gaurkoa bezalako egun batez, 1988ko maiatzaren 19an hil zen, Zeberion, Maurizia Aldeiturriaga Zabala pandero jolea. Zeberion jaio zen, bertako Egia auzoan, 1904ko irailaren 22an, San Maurizio egunez. Bederatzi urte bete berritan Basurtura joan zen neskame, tratante baten etxera. Han hiru urte inguru eman ondoren, berriz ere Zeberiora itzuli eta Ugaoko […]

Gaurkoa bezalako egun batez jaio zen Federiko Krutwig Sagredo Getxon, 1921eko maiatzaren 15ean. Euskal idazle eta politikaria, nerabezaroan euskara bere kasa ikasi eta Euskaltzaindian 1943an sartu zen. Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen Frantziako Sorbonako Unibertsitatean eta Alemanian. Gernika aldizkarian (1945-53) lapurtera klasikoaren eta ekialdeko erlijioekiko aldekotasunak agertu zituen. 1963an Vasconia argitaratu […]

Urtero, maiatzaren 15ean, mundu osoko palestinarrek, 12,5 milioi inguru, Nakba eguna gogoratzen dute, Palestinaren garbiketa etnikoari eta 1948an Palestinako gizartearen ia erabateko suntsipenari erreferentzia eginez. Baina Nakba edo “hondamendia” ez zen 48ko maiatzaren 15ean hasi, ezta amaitu ere, jarraian ikusiko dugunez. Egun hartan, Israelgo Estatua aldarrikatu zuen mugimendu sionistak. Israelen […]

Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Ondarroan (1864ko maiatzaren 4an) Txomin Agirre Badiola euskal idazle eta apaiza. Askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea izan zen Agirre. Bere lan nagusiak Kresala (bizkaieraz) eta Garoa (gipuzkeraz) dira. Ondarroan jaioa, ama bertakoa eta aita Mutrikuar arotza, familia xume baten magalean hazi zen. Apaiz moduan […]

Gaurkoa bezalako egun batez, 1937ko apirilaren 26an, Alemaniar hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. Sarraski hura, bere biktimak eta bere arduradunak gogora ekarri nahi izan ditugu gaurkoan, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar […]

Gaurkoa bezalako egun batez hil zuten Algortan espainiar poliziek Eustakio Mendizabal Benito, Txikia, (Itsasondo, Gipuzkoa, 1944ko urriaren 9a – Algorta, Bizkaia, 1973ko apirilaren 19a) euskaltzalea, poeta eta ETA erakunde armatuko kidea. Euskadi Ta Askatasunaren Fronte Militarreko buru nabarmena izan zen bere garaian. Bere bizitzako pasarte batzuk gogora ekarriko ditugu gaurkoan. […]

Gaurkoa bezalako egun batez aldarrikatu zen Espainiako Bigarren Errepublika, eta guk garai hura gogoratuko dugu gaurkoan. Primo de Riveraren osteko dictablanda-ren azken hilabeteetan krisi sakona eta Alfontso XIII erregearen ospe txarra areagotu ziren Espainian. Apirilaren 12ko udal hauteskundeek monarkikoen porrota eta errepublikazaleen garaipena ekarri zuten. Handik bi egunera, erregeak erbesterako […]

Gaurkoa bezalako egun batez, egin zuen Martin Luther King-ek Vietnamgo gerraren aurkako aldarria. 1967ko apirilaren 4a zen. Amerikako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubide zibilen aldeko ekintzaile garrantzitsuena zen ordurako Martin Luther King Jr. predikari baptista, 1964an Bakearen Nobel Saria eskuratutakoa. Egun hartan bere diskurtsorik garrantzitsuenetakoa eman zuen New Yorkeko Riverside elizan, […]

Gaurkoa lako egun batez sortu zen Lourdes Iriondo Mujika euskal kantaria (Donostia, 1937ko martxoaren 27a- Urnieta, 2005eko abenduaren 27a). Urnietan bizi izan zen txikitatik. “Ez Dok Amairu” taldearen kidea izan zen hasieratik. Xabier Lete kantari ezagunarekin ezkondu zen. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu […]