“Puente colgante, leré, más elegante, leré, no hay en el mundo, leré”. Horrelaxe hasten zen Bilbo Handiko umeek jolasterakoan erdaraz kantatzen zuten abesti bat. Baten batek bilbotarkeriatzat hartuko du agian, baina kantak ez zuen gezurrik esaten, 1893an Portugalete eta Getxo lotu zituen zubi transbordadorea munduko modernoena eta dotoreena izan baitzen […]

Oraingoan gauza berezia proposatu nahi diegu Bilbo Hiria irratiaren entzule lagunei. Gurekin batera Euskal Herrian zehar bidaia bat egin dezazuen proposatu nahi dizuegu. Bidaia bitxi samarra izango da baina. Zergatik bitxia? Bada, matematika lagun hartuta ibiliko garelako Euskal Herrian barrena. Horixe, zenbakiek bideratuko gaituzte bidaia berezi honetan. Eta bidaiatxoaren bukaeran […]