Eguberrietako oporretatik bueltatu gara eta aspaldian kezkatzen gaituen gai bat aukeratu dugu urte berria hasteko. Transfeminismoa, hitzak berak adierazten duen bezala, transbertsala izan behar da, eta zapalkuntza guztiak artikulatu egin behar dira. Euskal Herrian euskaldunok bizi dugun zapalkuntzetako bat da ezin garela euskaraz bizi eta ulertzen dugu hori ere mugimendu […]

Udako etenaldi luzearen ostean bueltatu gara. Eta hasteko hilabeteotan irakurri/entzun/ikusi ditugun gomendio batzuk ekarri ditugu. Beraz, saio honetan Annie Ernaux, Eider Rodriguez, Sabina Urraca, Ottessa Moshfegh, Violaine Belot eta besteri buruzko iruzkinak topatuko dituzue. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/251203_trabeskalea_gomendioak.mp3 Deskargatu hemen.

gaurkoan isiltasunaz arituko gara. Isilik gelditzeko agindua ezarri ohi zaigu kolektibo gutxituoi, eta bizi izaten ditugun erasoak kontatzea, narratzea, komunitateari, taldeari, gizarteari traiziotzat hartzen da. Edonola ere, badakigu isiltasun horrek ez gaituela babestu eta ez gaituela babestuko. Hori dela eta, isiltasun agindua urratu egingo dugu saio honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/250531_trabeskalea_isiltasuna.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Uma Ulaziarekin hitz egin dugu Euskal Herriko greba feministak, diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik bere liburua oinarri hartuta. Besteak beste, ikuspegi materialista eta idealistaren arteko desberdintasunez arituko gara, gizartearen zati handi batek bere burua feministatzat hartzearen ondorioez, zaintzaz eta grebez. Gomendioetan, Jule Goikoetxea eta bere Politeismo bastarta eta Mari […]

Gaurkoan heteroaraua hankaz gora jartzera gatoz, eta horretarako errefortzuak eskatu ditugu: Aner Peritz diferituan izango dugu, eta Hiruki Larroxa kooperatibako kide Ibai Fresnedo gurekin estudioan. Heteroarauaz aritzeko Yo soy el monstruo que os habla, Ética marica eta Maricas malas liburuak, eta EHGAMek Karmelan 2021eko azaroan egindako jardunaldi batzuk hartu ditugu oinarri, […]

Gaurkoan heteroaraua hankaz gora jartzera gatoz, eta horretarako errefortzuak eskatu ditugu: Aner Peritz diferituan izango dugu, eta Hiruki Larroxa kooperatibako kide Ibai Fresnedo gurekin estudioan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/250307_trabeskalea_ibaifesnedo.mp3   Deskargatu hemen.      

Trabeskalea bueltan da, eta denboraldi honetan Maite Sarasola batu zaigu taldera. 2025eko lehenengo saio honetan beldurraz arituko gara. Batetik, emakume sortzaileek oholtzan sentitzen dituzten beldurrak, kezkak eta lotsak azalduko ditugu, besteak beste, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuan oinarrituta. Bestetik, fikzioan kontsumitzen dugun beldurretik ibilbidea egingo dugu, beldurrezko filmak komentatuko ditugu […]

Denboraldiko lehenengo saio honetan ballrooma, ballroom-eszena edo ball-kulturaz aritu gara. Ballroom kultura New Yorkeko gazte latino eta afrikar queer-en azpikultura izan zen, eta generoa edo genero disidentzia, arraza, sexualitate eta klasearen ondorioz baztertuta zeudenek komunitatea artikulatzeko, eskubideak aldarrikatzeko, borrokatzeko eta elkar babesteko topalekuak izan ziren.Topaleku horiez eta horren inguruan sortutako […]

Gaurkoan kantzelazioaren kulturaz jardun dugu. Hainbat definizio ekarri ditugu, Me too mugimendutik abiatuta.  Aipatu ditugun testu eta liburuen estekak dituzue jarraian. https://bilbohiria.com/docs2/2022/trabeskalea/220215_trabeskalea.mp3 Deskargatu hemen. ERREFERENTZIAK: LIJTMAER, Lucía (2019)  Ofendiditos: Ofendiditos – Lijtmaer, Lucía – 978-84-339-1630-3 – Editorial Anagrama   SAPIRO, Gisèle. (2021) ¿Se puede separar la obra del autor?: https://claveintelectual.com/product/se-puede-separar-la-obra-del-autor/ […]

2022ko lehenengo saioan hizkuntzaz aritu gara. Feminismoa eta ez bakarrik feminismoan erabiltzen ditugun esamolde eta kontzeptuei kritika egingo diegu. Erabiltzen dugun hizkuntza ez da neutroa, eta zerbait izendatzeko termino bat aukeratzen dugunean badakigu karga ideologikoa duela. Feminismoak termino berri asko asmatu ditu gizartean bizi ditugun zenbait arazoz eztabaidatu ahal izateko. […]