Uribarriko auzotik zuzenean sortutako saioa da hau, eta gaur gure uhinetara ekarri dugu bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa. Gaurkoa auzoako soinuak ekarri dizkigute, auzofoniak. Euskal psikofoniak aztertu dituzte umoretxu, Artisten izaeraren inguruko disertazioa, bestetik Uribarri eta Matikoko Inauterietan kale elkarrizketa eta bukatzeko ohikoak diren Andoren gomendio musikalak entzun ditugu. […]
Auzoportala
Auzoportala, Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta hemendik aurrera gurean entzungai izango duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabaltzeko. “Uribarriko magaletatik mundura” lelopean, lau lagunek osatutako talde honek auzoko egunerokotasuna, lagunarteko saltsa eta burutik pasatzen zaizkien txorakeriak nahasten ditu, entzuleei barre eragiteko, eta tarte atsegin bat eskaintzeko helburu bakarrarekin. Solasaldi informaletik, umore absurdoenera edo auzoko kontuetatik mundu zabaleko gaietara salto egiteko gaitasuna dute, beti ere gertutasuna eta freskotasuna galdu gabe.
Auzoportala ez da podcast hutsa: Uribarriko euskalzaleon elkargunea den Mauka mugimendutik eta komunitatetik sortutako egitasmo bizia da. Unai, Eukene, Fontso eta York dira Auzoportalaren errudunak.
Uribarriko auzotik zuzenean sortutako saioa da hau, eta gaur gure uhinetara ekarri dugu bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa. Gaurkoan, “Nerea ta San Jose” izango dugu protagonista. Gauerko esaera zahar berria “Mingainean hegala sortuko da auzoportala”: antzekotasun musikalekin emango diote hasiera saioari, Señoraren tartea ere ez da faltako, Andok bere […]
Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta orain gurean entzungai duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. Gaur, umoreari tiraka, “Bristoletik maitasunez” dakarkizuegu. Aste honetako atalean Crooner fenomenoa izan dute hizpide. Astero bezala, Señoraren gomendioak ere ez dira falta izan, eta musika alorrean, Andoniren eskutik […]
Gaurtik aurrera, Bilbo Hiria Irratia irratiaren uhinetara helduko da Auzoportala podckasta ere. Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta hemendik aurrera gurean entzungai izango duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. “Uribarriko magaletatik mundura” lelopean, lau lagunek osatutako talde honek auzoko egunerokotasuna, lagunarteko saltsa eta […]
