Iragan astean jakin genuen Eusko Jaurlaritzak EAEn FM bidez emititzeko 17 irrati lizentzia esleitu dituela behin betiko. Jaurlaritzak berak 2012an deitu eta ondoren bertan behera utzitako lehiaketari balioa eman dio orain, orduan onuradunak ziren egitasmo guztiei lizentziak behin betiko emanez. Bitartean, Bilbo Hiriak, irabazi asmorik gabeko irrati euskaldunak lizentziarik gabe jarraituko du Eusko Jaurlaritzak irratien ganorazko deialdia egin ezean, eta ez du ematen egingo duenik.
Bilbo Hiria irratia 1997an sortu zen Bilbon Zenbat Gara elkartearen eskutik, FMaren 96.0an, nagusiki erdarazkoa zen dialean euskarazko ekarpena egiteko. Bilboko eta Bilborako euskal irrati bakarra da Bilbo Hiria, gizarte eta kultura gaietan zentratua, eta gure hiriko auzoetako bizitza soziala euskaraz islatzeaz gain, musika, literatura, zinea, bertsolaritza, irakaskuntza, haurren mundua, teknologia, ekonomia, sexologia, historia, ekologia eta zientzia dibulgazioa jorratzen ditu, besteak beste, bere saio ugarien bidez eta kolaboratzaile askoren ekarpenari esker.
Irabazi asmorik gabeko irratia da Bilbo Hiria, eta ekonomikoki ahalegin handia suposatzen du Zenbat Gararen ekosistema kolaboratiboan. Gure jardunerako lagungarri litzateke lizentzia edukitzea hainbat arrazoirengatik. Adibidez, gure FM irrati seinalea hobetu ahal izango genuke, indar eta kalitate handiagoz igorriz, eta diru-laguntzak jaso ahal izango genituzke irrati moduan, Eusko Jaurlaritzak berak lizentzia edukitzea eskatzen baitu horrelakoetara aurkeztu ahal izateko. Urterik urtera, lizentziarik gabe egoteak kaltetzen gaitu, eta 22 urte beteko ditugu laster.
2012ko otsailean Patxi Lópezen gobernuak, EAEn 34 lizentzia emateko lehiaketa deitu zuen, Eusko Jaurlaritza 26 urtez FMrako lizentziarik eman gabe egon ondoren. Orduan salatu genuenez, lehiaketa hura ez zegoen irrati txiki eta euskaldunen neurrira egina, irrati pribatu eta komertzialentzako egina zen. Beste hainbatek ere lehia desorekatua zela salatu zuten, ez zuela kontutan hartzen herri ekimeneko irrati ez komertzialik bere balorazio irizpideetan, eta gehienbat erdara hutsezko lizentziak banatzeko egina zela, euskara baztertzen zuela. Bestalde, deialdi hark egitasmo hutsak hartzen zituen kontuan lizentzia merezi zuten baloratzeko, ez zituen jada martxan zeuden irratiak eta erakutsitako ibilbideak ezertarako kontuan hartzen.
Hala ere, aurkeztu ginen lehiaketa tranpati horretara, ahalegin ekonomiko eta pertsonal handia eginez, egitasmo ekonomiko, tekniko eta profesional txukuna aurkeztuta… Eta ez ziguten lizentziarik eman, nahiago izan zuten egitasmo hutsak zirenei esleitu, inoiz gauzatuko diren ez dakigunak.
Bidegabekeria salaketak eta irregulartasunak tartean, Lópezen gobernu berak 2012ko abenduan erabaki zuen lehiaketa bera eta, ondorioz, hark ezarritako behin-behineko esleipenak bertan behera uztea.
Orduan pentsatu genuen Urkulluren Jaurlaritza berriak, luze gabe, zapuztutako lehiaketaren balorazioetan izandako irregulartasunak zuzendu edo lehiaketa haren ordez, ganorazko beste bat abiatuko zuela, hark ez bezala irabazi asmorik gabeko irrati komunitarioak aintzat hartuko zituena, egindako ibilbidea eta ekarpen soziala kontuan hartuko zituena… Baina pasatu dira beste bost urte eta, horren ordez, zapuztutako lehiaketa hartan ebatzi ziren lizentzia guztiak ontzat eman eta behin betiko esleitzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak, beraz, bidegabekeria hari oniritzia ematea.
Gauzak horrela, epe laburrean Bilbo Hiria irratiaren jarraipena kolokan dago, lizentziarik gabe, eta FMaren 96.0an ganorazko seinale bat hedatzeko gero eta zailtasun handiagoekin, lizentziadun erdal irrati indartsuen artean estututa.
Bilboko euskaldunok badakigu Bilbo Hiria Irratiak merezi eta behar duela lizentzia. Beraz, Eusko Jaurlaritzari galdera zuzena egin behar diogu: noiz emango diozue behingoz Bilbo Hiriari dagokiona?
Eman bidea eskubideari! Lizentzia orain!
Idatzi hau sinatzen dugu Bilbo Hiriaren honako saiogile eta kolaboratzaileok:
Ane Zabala, Txuma Murugarren, Ula Iruretagoiena, Eleder Aurtenetxe, Ana I Morales, Erlantz Ibargurengoitia, Amaia Urrejola, Hektor Ortega, Rafa Rueda, Galder Perez, Pedro Elias Igartua, Davide Cavaleiro, Endika Alabort Amundarain, Joseba Barandiaran, Xamar, Mikel Oribe, Jon Bernat Zubiri, Iñaki Barcena, Isidro Elgezabal, Gotzon Barandiaran, Jabi Zabala, Josu Zabala, Xabier Monasterio, Prest Aldizkaria, Uriola, Arrosa Sarea.
Bat egin dute honako lagunek:
Bertsozale elkartea, Bizkaiko Bertsozale elkartea, IPES elkartea, Hau Pittu Hau konpartsa, Berbaizu Euskara Elkartea, Pausu Media elkartea, Ruper Ordorika, Ilaski Serrano (kazetaria), Maite Arroitajauregi (kazetaria), Igor Elortza Aranoa (bertsolaria), Amaia Ocerin (kazetaria eta marketineko profesionala), Iker Elorriaga (kazetaria), Jone Gartzia (kazetaria), Nerea Elustondo Plazaola (irakaslea), Eider Txarterina Montero (kultura eta gazteria teknikaria), Urtzi Urkizu Adrian (Berriako kazetaria), Mikel Irizar Intxausti, Goizalde Landabaso (kazetaria), Aitor Perez Goyenaga, Ainhoa Markinez Arruza (irakaslea), Miren Amuriza (bertsolaria), Kike Amonarriz Gorria (soziolingusita), Uxue Alberdi Estibaritz (idazlea eta bertsolaria), Dabid Martinez (software Librearen aldeko aktibista), Gaizka Suárez Iparragirre (telekomunikazio Ingeniaria), Lutxo Egia (idazlea), Udane Goikoetxea Bilbao (kazetaria), Jone Goirizelaia Ordorika (abokatua), Ane Azkue (kazetaria), Jon Artano Izeta (kazetaria), Galder Perez (kazetaria & antzerkilaria), Ainhoa Arregi Elosua (irakaslea), Jon Joseba Renteria Muniategi (irakaslea), Roberto Moso (esataria), Aitor Errazkin (Antxeta Irratia), Nagore Uriarte Gallarreta (kazetaria), Nerea Ibarzabal Salegi (bertsolaria), Leire Alberdi (irakaslea), Elena Unamuno (irakaslea), Aritz Estibez Olea (irakaslea), Susana Gardeazabal Yarritu (irakaslea), Arantza Madariaga Muruaga (irakaslea), Unai Larrabeiti (irakaslea), Roberto Moreno (Tas Tas Irratiko Kide ohia), Borja Estankona Bilbao (marrazketa irakaslea), Lorea Agirre Dorronsoro (kazetaria), Fernando Agirre Badiola (irakaslea), Eneko Abasolo Txabarri, “Abarkas” (bertsolaria), Marta Izagirre Zugazaga (irakaslea), Mikel Abio Gangoiti (irakaslea), Xabier Letona Biteri (kazetaria), Fermin Etxegoien (kazetaria), Larraitz Lezameta Moragues (irakaslea), Aitziber Zapirain Etxaniz (Antxeta Irratia), Aitor Sarriegi Galparsoro (bertsolaria eta informatikaria), Aitor Mendiluze (irakaslea), Beñat Urbeltz Arregi (diseinatzaile grafikoa), Leire Fernández Vieites (diseinatzaile grafikoa), Errose Zarraga Landa (irakaslea), Isabel Isazelaia Meaurio (irakaslea), Ramón Vila Maruri (mantenuko langilea), Unai Susaeta Arriola (arkitektoa), Miren Luzuriaga (irakaslea), Nora Zabala, Izaskun Garramiola (irakaslea), Oihan Meñaka Ruiz (banatzailea), Aritz Etxebarria (komertziala), Xabier Angulo Pinedo (erretiratua), Leire Burdain (pedagogoa), Nerea Andres Arribalzaga (irakaslea), Iñigo Santxo Uriarte (abokatua), Birkite Alonso (musikaria/irakaslea), Othman Alfredo Gómez-Cambronero Kortazar (soziologoa), Agurtzane Rementeria (irakaslea), Eneko Olazabal Arruabarrena (irakaslea), Andere Goirigolzarri Garaizar (teknikaria), Alicia Apiñaniz Lopez de Araia (administraria), Aitziber Laskibar Lizarribar (kazetaria), Maite Ordax Bengoa (irakaslea), Itziar Olabarria Llona (irakaslea), Izaskun Larrabeiti Orroño (irakaslea), Gaizka Muñoz Etxebarria (errealizatzaile eta diseinatzailea), Igone Larrabeiti Orroño, Maialen Basterra Fernandez (irakaslea), Ion Rementeria (informatikaria), Leire Maruri Bilbao (publizista), Ander Badiola (jubilatua), Jon Aspuru Rubio (argazkilaria), David Saenz Barrera (irakaslea), Aitor Arrutia Azkueta (bertsolaritza irakaslea), Asier Ortiz de Guinea, Garazi Etxebarria Bizkarra (integratzailea), Asier Legarreta (bertsolaria), Jone Uria Albizuri (ikertzaile postdoktorala), Ion Barrocal Besga (euskara teknikaria), Julen Zelaieta Iriarte (Xorroxin Irratia), Iban Garro Alzuri (bertsolaria), Andoni Canales Arrasate, Ana Monasterio, andereñoa, Iñaki Urrestarazu, jubilatua, Alain Urrestarazu, ikaslea, Ander Monedero Beitia (ikus-entzunezko langilea), Karmele Ogiza (irakaslea), Garbiñe Apiñaniz Lopez de Araya (erizaina), Harkaitz Diaz, Oihana Iguaran Barandiaran (ikerlaria eta bertsolaria), Aitor Esteban Etxebarria (bertsolaria), Iratxe Ibarra Foruria (euskara teknikaria), Iraide Zugazaga Uriarte (udal langilea), Ana Sarasola Amundarain (irakaslea), Mikel Osa Solabarrieta (administrari laguntzailea), Lydia Lizarraga Gonzalez (irakaslea), Pedro Mari Urrutikoetxea, Itziar Lizarraga Gonzalez (haur hezitzailea), Aitor Egaña Pedruelo (ingeniaria), Olatz Gorostiaga, Irati Lukas Zeanuri (gazte teknikaria), Estitxu Arozena Albizu (bertso irakaslea), Itziar Ruiz Oar-Arteta, Amaia Navarro, irakaslea, Iker Martinez de Lagos, Ainara Rementeria (administraria), Maitane Legarreta Etxezarreta (euskara irakaslea eta kazetaria), Joserra Martínez Krutxaga (itsasontziko kapitaina, jubilatua), Axier Goñi Arsuaga (basozaina), Marije Fullaondo, Ibon Meñika Orue-Etxebarria, Pello Otxandiano (Sortuko herrigintza idazkaria), Juan Rekalde Izagirre (euskara irakaslea), Iván Fuentes, Izaskun Soto Aldalur (erizain laguntzailea).
Zure atxikimendua gehitu nahi izanez gero, idatzi iruzkin bat hementxe bertan, edo mezua bidali lizentziaorain@bilbohiria.eus helbidera zure izen-abizena(k) eta lanbidea idatzita.
Eusko Jaurlaritzak iragan astean esleitutako Bilborako lau maiztasunak dira, hain zuzen ere, Bilbo Hiria irratia aurkeztu zen lauak: 88.5, 90.1, 92.7 eta 95.1. Hurrenez hurren Radio 7, Onda Vasca, SER eta Radio Mariari esleitu dizkio.
Kontutan hartuta lehiaketaren oinarrietan Bilbon euskara hutsezko emisoretarako BI ERRESERBA zeudela eta horietako bat Naiz Irratia dela, gure galdera da: zein da esleipena jaso duen “euskara hutsezko” beste irratia: Radio 7, Onda Vasca, Dial Bilbao, ala Radio Maria? Akaso helegitea aurkeztu eta epaitegietan 94.3 maiztasuna eskuratu duen Radio Lider galiziarra?
“Katxondeoa” da, euskara eta euskaldunen lepotik
Nik ere atxikimendua ematen dut.
Unai Jauregibeitia Arias
Bilbok irrati euskalduna behar du! Lizentzia Bilbo Hiriarentzat!
Nire atxikimendua zuona da.
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza
Bilbok eta euskaldun guztiok behar dugu Bilbo Hiria Irratia.
Nik ere bat egiten dut.
Atxiki
Nik ere atxikimendua ematen dut.
Erika Lagoma Pombar
Besarkada bat.
Erika
Nik ere ematen dut.
Jennifer Álvarez Rodríguez.
Bat egiten dut Bilbo Hiria irratiaren lizentziaren aldeko kanpainarekin. Aurrera!
Iñaki Peña Bandrés. Medikua.
Bilbo Hiria irratiak aurrera egin behar duelako, lizentzia orain!
Nire berma osoa Bilbo Hiria Irratiari. Lizentzia orain!
Bilbo Hiria irratia merezi dugu, behar dugu. Noizko lizentzia?
Eskerrik asko Bilbo hiriaren alde egindako guztiagatik!
Joseba Agirre ere lizentziaren alde
22 urtez Bilbon euskaraz irratian egin eta gero, Bilbo Hiriak lizentzia merezi eta behar du!
noiz emango diozue behingoz Bilbo Hiriari dagokiona?
Gora bilbo hiria!
Irrati libreen alde. Lizentziatua orain
Eider Cortezon Goikoetxea
Gabriel Arestiko irakasle
Bat nator eskaera honekin. Beharrezkoa ikusten dut euskara normalizatzeko bidean. Eutsi!
Lizentzia noizko?
BILBO HIRIA, LIZENTZIA ORAIN!!!!
Bilboko euskal irrati bakarrari lizentzia ematea eskatzen diot EJri
Zorionak zuen lanagatik.
Bilbo Hiria Irratiak lizentzia merezi du eta eman behar zaio
Aurrera zuek!
Atzimendua ematen dut.
Gorka Fernández Mínguez
Besarkada bat.
Zuen ahotsa ere beharrezkoa dugulako, nire babes osoa duzue
Ni ere zuekin! Aurrera!
Bilbo hiria irratia aintzinera!
Ahots funtsezko bat, jarrera bati eusten proiektua izaki,… bere bidea egiteko bermeak behar ditu.
Arantza Larrazabal ere irrati libreen alde. Bilbo Hiria Irratiarentzat lizentzia orain!!
Nire atxikimendua, Bilbo Hiria irratiaren alde!
Amaia Alberdi Sarrionandia. Irakaslea
Bilbok Bilbo Hiria behar du, eta Bilbo Hiria irratiak lizentzia lehen baino lehen.
Nire atxikimendua Bilbo Hiria irratiari! Lizentzia orain!
Ane Elias Landa
Irakaslea
Berba librea, irrati librea!!!!
Lizentzia orain!!!!!!
Bilbok eta Euskal Herriak Bilbo Hiria Irratia behar du!!!!!!!!
Nire atxikimendua ematen dut.
Arkaitz Astoreka Perez
Irakaslea
Martzel Izagirre Gonzalez Etxeberri
Irakaslea
Bilbo Hiria irratia aurrera!
Bilbo modernoa nahi dute, baina sustraiak zaindu barik ez da ezer izango.
Nire atxikimendua
Jasone Mendizabal Mendizabal
Langabezian
Aurrera Bilbo Hiri Irratia. Lizentzia orain!
Bilbo Hiria irratiaren alde!
Bat egiten dut Bilbo Hiria irratiaren lizentziaren aldeko kanpainarekin. Lizentzia orain!
Nerea Alkorta, kazetaria.
Gora Bilbo Hiria!!
Lizentzia emateko eta ahal den laguntza guztiak ere eskatzen ditut. Bilbo Hiria Irratia egiten duen ibilbidea eta lanak miresgarriak dira. Eredutzat hartu behar dela ustez, defendatu egingo dugu.
Tony
Bilbo Hiriak berea! Bilbok behar du irrati hau, euskaldunok behar dugu. Lizentzia orain!
Bai, merezi du lizentzia Bilbo Hiria irratiak. Behar dugu. Emisio normalizatua ahalbidetzeko behar den guztia egin dezan eskatzen diot dagokionari.
Lizentzia Bilbo Hiriarentzat!!
Nire atxikimendua.
Bilbo Hiria irratiarentzako lizentziaren alde.
Ion Rementeria
Informatikaria
Aurrera Bilbo Hiria!!!!!!!!!
Bada garaia Bilbo Hiria Irratia-ri bere lizentzia emateko. Lizentzia orain!!!
Nire atxikimendua ematen diot Bilbo hiria irratiari. Lizentzia orain!
Marta Izagirre Zugazaga. Irakaslea
Bilbo Hiria irratiak lizentzia behar du, ez da nolanahikoa 22 urtetan zehar egindako jarduna! Ez da bidezkoa egoera honetan egotea, euskal komunitateak behar du Bilbo Hiria irratia.
Lizentzia orain!
” BILBO HIRIAK BEREA”
Segi ekinak izaten.
Euskarak behar du Bilbo Hiria, beraz, lizentzia behar du Bilbo Hiriak!
lizentzia orain
Bada garaia Bilbo Hiriari berea emateko! Bai euskara sustatzeagatik bai gurea zabaltzeagatik!! Lizentzia orain!!
Atxikimendus
Eskaerarekin ados
Euskarak ahotsa behar du, GORA BILBO HIRIA !!!!!
Janire Bejarano
Bilbok euskara behar du eta euskaldunok Bilbo Hiria behar dugu.
Lizentzia orain!
Bilbo Hiriari berea!
Martzel Izagirre Gonzalez Etxeberri
Lizentzia orain!
Euskararen oihartzunari lizentzia orain!
Beharrezkoa delako eta apartekoa izaten jarrai dadin!!
Bilbo Hiriak Berea!
Ez dago eskubiderik. Jaurlaritzaren euskararekiko “konpromisoa”ren beste adibide paregabea. Zein gobernu motaren esku gaude euskalnok? Ulertezina.
Euskara irakasle bat
Bilbo Hiria behar dugu!!
Lizentzia orain!!
Animo, eta ea lortzen dugun denon artean!
Bilbo Hiria behar dugu!!
Bilbo Hiria irratia aurrera!
Gora Bilbo Hiria! Lizentzia, noizko?
Bilbo hiria behar dugulako…. lizentzia ORAIN !!!!!
Garikoitz Agirre Agirre
Ez dago eskubiderik !!!!!
GORA BILBO HIRIA
Bilbo Hiriak berea
Bilbo Hiria irratiaren alde! Lizentzia orain!
Besarkada haundi bat ekipo!!
Eskertzen da pilo bat egiten dozu en lana!!
Biba Bilbo Hiria irratia!
Bilbon euskarak bozgorailu propioa behar duelako… Bilbo Hiria irratiak lizentzia!
Hona gure atxikimendua.
Joseba Derteano Bilbao eta Aritz Maldonado zabala
Irratia ere euskaraz behar dugu Bilbon.
Lizentzia(k) orain!
Joseba Irazabal
Bilbok merezi duelako euskara erdigunean duen hedabidea, non dago Bilbo Hiriaren lizentzia? Lizentzia Bilbo Hiria irratiarentzat!
Bat egiten dut Bilbo Hiria irratiaren lizentziaren aldeko kanpainarekin. Gora zuek!
Ainhoa Zugasti
Hainbeste urte emititzen eta orain hau? A ze utzikeria!
Euskaldun guztiok gara Bilbo Hiria Irratia.
Lizentzia orain! bakoitzari merezi duena. Jarraitu orain artekoa bezain lan txukuna eginten.
Eskerrik asko Bilbo Hiria irratia egiten ari zareten lan bikainagatik. Lizentzia orain!!!
Bilbo Hiriak bertsolaritzaren alde egiten duen lana eskertu nahi genuke lehenik.
Bertsolaritza sustatzen, zabaltzen eta grabazioak biltzen lan itzela egin du irratiak hastapenetik.
Bidelagunak gara, elkarlanerako hitzarmen bat dugu eta, irratiko kideei gure babes osoa adierazteaz gain, emisio normalizatua izateko beharrezkoak diren pausoak emateko eskatu nahi diogu dagokionari.
Izan direlako izanen dira. Eskerrik asko hor egoteagaitik
Zaharrak berri nazionalisten baratzean.
Eutsi goiari, lagunok!
Bilbo Hiria Irratiari lizentzia orain!!!!
Oihaneko pagoak blai,
uhinetan beti alai,
Bilbo Hiriak besteek bezala
jada legala izan nahi.
Eutsi goiari!!!
Mezu honen bidez nire atxikimendu guztia.
Bilbo Hiria Irratiarentzako lizentziaren alde, jaso nire atxikimendua.
Ibai Alzaga Moreno
Adaxka Kultur Elkartea zuokin bat!
Bilbao Hiria Irratiarentzat, lizentzia bat!
Bilbo Hiria Irratia behar dugu!!
Josean Valle
Musikaria/Gidaria
Bilbo Hiri Irratia behar dugu! Lizentzia orain!
Lizentzia orain!
Lizentzia orain