Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: beroari aurre egin eta barnetegiko esperientzia kontatu digute, gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txutxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260618_bakaikuko_ikasleak_itxaso_kerman.mp3 Deskargatu hemen.

Zientziaren bihotzera egingo dugu salto, izan ere, Bilboko Areatzatik zuzenean ari gara. Datozen egunetan jakin-minaren, esperimentazioaren eta etorkizunaren plaza nagusia bilakatuko da Areatza. Hemen bertan abiatu baita Elhuyar Zientzia Azoka 2026, Gaurtik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko den topaketa handia.Lau egunez, 60 ikastetxetako 660 gaztek aurkeztuko dituzte ikasturtean landutako proiektuak, guztira […]

Zientziaren bihotzera egingo dugu salto, izan ere, Bilboko Areatzatik zuzenean ari gara. Datozen egunetan jakin-minaren, esperimentazioaren eta etorkizunaren plaza nagusia bilakatuko da Areatza. Hemen bertan abiatu baita Elhuyar Zientzia Azoka 2026, Gaurtik maiatzaren 9ra bitartean ospatuko den topaketa handia.Lau egunez, 60 ikastetxetako 660 gaztek aurkeztuko dituzte ikasturtean landutako proiektuak, guztira […]

Gaur Bilboko Castaños auzoan gaude, Begoñaibarra izenez ere ezaguna. Uribarriko barrutian kokatzen da, itsasadarraren ekialdean, Zabalgunearekin parez pare. XIX. mendean hasi zen auzoa garatzen, garai hartan Bilbo Zazpikaleetara mugatzen zenean.Orduko jendetza eta estutasunetik ihesi, dirudunek eta burgesiak Begoñaibarrako lurretan etxe berriak eraiki zituzten. Horrela jaio zen gaur ezagutzen dugun auzoa.Campo […]

Urtero bezala, San Tomas azokak Bilbo hartuko du abenduaren 21ean, igandez. Bizkaiko nekazaritza azokarik handiena eta esanguratsuena da, eta aurten ere Bilboko Areatzan elkartuko dira baserritarrak eta herritarrak. Azoka 09:00etan hasi da eta 20:00etara arte luzatuko da. Tarte horretan, 243 etxola jarriko dira, 166 postutan banatuta, eta guztira 117 ekoizleren […]

Bertsozalez lepo egon da Bilboko Casilla: 4.700 zale egon dira bertan. Etxebarriazarragarekin batera, Onintza Enbeitak kantatu du buruz burukoan. Bilboko Casillan giroa bero egon da 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Eguenerako sarrera guztiak amaituta, 4.700 bertsozale batu dira bertan, zortzi bertsolarien beharrari adi. Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin dituzte. Lehenengo […]

Aurten 50 urte bete dira Gabriel Aresti idazle eta euskaltzain urgazlea hil zela. Urteurrenaren kariaz, egitarau oparoa antolatu du Euskaltzaindiak, XX. mendeko euskal idazle berritzaileenetako bat izan zena omentzeko eta beronen ekarria goresteko. Gabriel Arestiren Mandatua, Gabriel Aresti Kultura Elkartearekin batera editatutako liburu korala. Arestiren ekarria diziplina anitzetatik (euskara, literatura, […]