Publizitatea

Gure irratian publizitate iragarkiak egin ditzakezu zure negozioa edo ekimena iragartzeko. Hauek dira gure publizitate salneurriak:

 

Iraupena  Tarifa
20″ 14 €
30″ 19 €
35″ 22 €

Iraupen luzeagoetarako edo publizitate erreportajeetarako kontsultatu irratiarekin.

Gutxieneko erosketa: 10 aldi (emisio)
30 alditik gora, %5 merkeago
50 alditik gora %10 merkeago

“Kuña” edo iragarkiaren grabaketa: 40€

Oharrak:
Iragarki guztiak euskaraz izan beharko dira.

Iragarpen eskaera eta originalak Bilbo Hiriaren esku egon beharko dira igortzen hasi baino 72 ordu lehenago.

Bilbo Hiriak iragarkia ekoiztu behar badu, testua astebeteko aurrerapenaz jaso beharko da.

Igorriko ditugun edukiek bat egin beharko dute publizitate legearekin eta Europako zuzentarauekin. Edozein kasutan, Bilbo Hiriak bere erabakiz iragarki proposamenak onartzeko edo errefusatzeko ahalmen diskrezionala gordetzen du.

Kontratazio arauak:
• Iragarki bat ezabatu nahi baldin bada, agindua idatziz jaso beharko da irten baino 48 ordu lehenago. Epez kanpoko ezabaketarik ez da onartuko.
• Iragarkiren batek, Bilbo Hiriaren erruz gaizki emititzeagatik eraginkortasuna galduko balu, behar bezala emitituz konponduko da akatsa.
• Publizitate tarifetan agertzen ez diren programa berezietarako baldintzak unean unean erabakiko dira.
• Prezio hauei BEZa gehitu behar zaie (%21).