Pandemia garaian eten ziren zezenketak Bilboko Aste Nagusian. Itzuli egin ziren iaz. Behin betiko amaitu daitezela eskatzeko, hainbat ekimen izan dira uda honetan, ekainean manifestazio jendetsua izan zen Bilboko kaleetan. Urteak daramatzate animaliarik gabeko jai herrikoien alde manifestazioak egiten. Eta aurten ere gaia pil-pilean dago. Nerea Batu zaigu Bilbo hiria irratiko mikrofonoetara.
Egunero pare bat konpartsa gonbidatu ditugu saiora. Atzealdetik abiatu dugu ibilbidea, Kaskagorri konpartsako Antxon etorri da eta Paya konpartsatik Ager eta Peio. Solasean konpartsaren apaingarriak komentatu dizkigute, atzealdeko egitaraua eta Aste Nagusiko planak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230821_Kaskagorri_paya.mp3 Deskargatu hemen.