Sarean Zehar #361: [Komunikabideetan, adimen artifizial gehiago, pertsona gutxiago]

Sarean Zehar programaren hamalaugarren denboraldiari beste era batera ekingo diogu. Pepe Domingo Castañoren estiloko saioa hasiko dugu, bere heriotza dela eta omenaldia eginez. Era berean, Gizmodo gaztelaniazko bertsioan kazetariak IAren bidez itzulpenekin ordezkatzeari buruz hitz egingo dugu. Ondoren, udako ekitaldien errepasoa egingo dugu; gertukoenak, Euskal Encounter eta Navarra Lan Party, esaterako, eta urrutikoenak, Appleren ekitaldia, esaterako, non iPhone berriak aurkeztu ziren. Europako albiste batzuk eta TituLOL ere izango ditugu saioaren lehen zatiari amaiera emateko. Bigarrenean, Gaizka Carmonarekin hitz egingo dugu, Gaming Room podcast-az, Unityren politika-aldaketez, 2024tik aurrera bere motorrarekin garatutako joko baten instalazio bakoitzeko kobratzen hasiko dena. Programa amaitzean, Dani Gutierrez Porset omenduko dugu, aktibista bilbotar ezaguna eta software librearen sustatzailea.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kontseiluak azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du

ar. Ira 26 , 2023
Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskararen aurkako oldarraldia salatzeko. Manifestazioa 17:00etan hasiko da Euskaldunatik eta udaletxean amaituko da. Euskararen eta euskal hiztunen eskubideen kontra eginiko epaiak gaitzesteko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi du gaur kontseiluak Bilbon egingiko agerraldian: “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat”. Bestalde, azaroaren […]

Honekin lotuak