BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xabier Leteren heriotza

Xabier Lete Bergaretxe euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, 2010eko abenduaren 4an.  izan zen. Oiartzunen 1944ko apirilaren 5ean sortua, gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea. Sasoi haiek gogoan, hau esan zuen Letek: «Kantarien lana, errekuperazio lan bat zen, beste ezer baino lehen. Kantatzeko era herrikoi baten errekuperatzearekin batera —kanta zaharrak ere jasoz—, hizkuntzaren eta herri kontzientziaren errekuperazioa. Kanta, nola edo hala borrokarekin lotzen da. Herri batek irauten jarraitzeko zeraman borroka larriarekin, hain zuzen». 1972. urtean, Ez Dok Amairu taldea desegin zen; Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.

1968an argitaratu zuen Letek lehen poemategia eta bere azkena, Egunsentiaren esku izoztuak poesia-liburua, Bilbon aurkeztu zuen 2009ko otsailaren 1ean, Kafe Antzokian, aretoa hilabetez itxita egon ostean, berrirekiera ekitaldi moduan antolatutako errezitaldian. 2009ko urriaren 27an, liburu horretxerengatik Euskadi Literatura Saria eman zioten. 2009ko apirilean Jakiunde zientzia, arte eta letren akademiako kidea («jakituna») izendatu zuten; eta 2010ean, ohorezko euskaltzain. Urte berean hil zen, abenduaren 4an, gaixotasun baten ondorioz, bi egun ospitalean larri eman eta gero.

Deskargatu hemen.

One thought on “BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xabier Leteren heriotza

  1. Xabier Lete eta beste kideen EZ DOK AMAIRU euskaldunen ohargabe orokorretik bezalako itxakundea izan zan: euskal soiñu materiak euskal edukinen forma idoro eta estanda egin zuenekoa. Baloreotan, Xabier eredu jaioa. Erio zenekoa baio hobe esan Lurdesekin betiko elkartasuna lortu zuenekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Busturialdeko txapelketa

az. Abe 4 , 2024
Bertsotan POTTO, prosa eta kantu errimatua! Abenduaren aurreneko balan, Busturialdeko txapelketa ezagutzera hurbildu gara, eta Koldo Gezuraga bertsolaria kazetari-lanetan jarri. Errigoitiko Ikuilu txokoan izan zen Busturialdeko txapelketaren 3. kanporaketa entzungai izango da, aukeraketa diktatorialean. Zapatuan, Gernikako Astran izan zen final handian, txapeldun, señora: Onintza Enbeita Maguregi Biba Lilibertso! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241203_potto_erigoiti.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak