Sarean Zehar #365: [Hurrengo gailu iraultzailea, bai zera!]

Programa honetan hiru gai komentatzen gastatu ditugu genituen 60 minutuak. Hori bai, hasi baino lehen, Tracking Bilbaori buruz hitz egingo dugu, aste honetan hasiko baita bere hamaikagarren edizioa eta kultura digitalarekin, bideojokoekin eta podcastekin lotutako eduki ugari ekarriko baititu. Albisteen atalean aipatzen dugu, alde batetik, azterlan batek aipatzen duela, besteak beste, gurasoen % 75ek uste duela beren seme-alabek ez dutela nahikoa informazio Interneten erabilera arduratsua egiteko. Bestetik, Humanek AI Pin aurkeztu du, adimen artifiziala duen lehen wearablea, gailu mugikorretan hurrengo iraultza izango dela agintzen duena. Azkenik, Abanto-Zierbenan lehen harria jarri duen ADI Data Centerren eraikuntzaz ari gara.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Hannot Mintegiak Moxalen azkena aurkeztu digu, Nabar

ar. Aza 21 , 2023
Nabar izena du Moxalen hirugarren lana. Hannot Mintegia dago Moxal proiektuaren atzean. Intimoa eta korala dela esan digu diskoa. Lagun asko izan ditu eta aldamenean. Diskoa etxean eta leku ezberdinetan eginikoa da, Irunen  Ainara Le Gardonekin, edo Duranan Gako beltz estudioan Miren Narbaiza eta Joseba Baleztenarekin. Argi Ilunekin jolastu nahi […]

Honekin lotuak