Bilboko Aste Nagusia ezin da ulertu konpartsrik gabe horregatik, aste osoan zehar konpartsa ezeberdinen bista izan dugu, euren nondik norakoak kontatzeko. Aida eta Aitor, hurrenez hurren Hontzak eta Pinpilinpauxa konpartsetako kideak hurbildu zaizkigu euren Aste Nagusia nola doan kontatzeko.
Iraila musikaz beteko da berriro Zornotzako eliza eta ermitetan. Eleizetan zikloak sei kontzertu eskainiko ditu aurten, irailaren 5etik 20ra, eta askotariko musika-proposamenak ekarriko ditu udalerriko ondarearen txoko berezietara. Aitor Huergo sortzailearekin berba egin dugu Irailak 12an eskainiko du kontzertua. Folk-a, jazz-a, ganbera-musika, musika barrokoa… hainbat estilo eta artista izango dira […]