Gasteizko PPko Maroto alkatearen egitasmoa Barakaldora iritsi da. Pasa den astean egoitza ireki zuten, PPko zinegoatziak eta guzti. Murrizketa sozialen aurkakoek, aldiz, elkarretaratzea burutu zuten egoitzaren aurrean, Gotzon Hermosillak kontatu digunez.
Repsol multinazionalak hanka egin du Kanariar Uharteetatik, zulaketa bakarra egin ondoren: hor ez dago negozio handirik. Petronorrek, aldiz, 45 eguneko geldialdia egingo du otsailaren hasieran hasita. Iñaki Barcenarentzat momentu egokia da oso kutsakorra den fabrika hori beste eremu baterantzko bidea hartzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150126solasinakibarcenas.mp3 Deskargatu hemen