Aupa! Ez, ez dogu sexu harremanik eduki Laurel “Lorenzo” Aitken-ekin. 1969an egin zituen grabazioak birpasatu ditugu, “Skinhead Train” edota “Jesse James” moduko temazoak. Hala ere, saio gehiena “Pintxatu” disko-liburua entzuten pasatu dogu. Proiektu honetan Fermin Muguruzak aukeraturiko musiketan oinarriturik pintxo batzuk sortu dituzte “A Fuego Negro” jatetxeko sukaldariek. ON EGIN!!!
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.