Hiru iratxo bihurri, inork ikusi gabe, irratira sartu dira! Baina, nola da posible?! Inork ez daki han daudenik, ezta nondik sartu diren… Hau bai abentura!
Kiskur, Txipi eta Goroldio energiaz beteriko iratxoak dira, beti abenturarako, ikasteko eta esperientzia berriak bizitzeko gogoz dauden pertsonaiak. Horregatik, energiaz beteriko hirukote zoragarri honek, beraien egunerokotasunean gertatzen zaizkien pasadizoak, burutazioak, ametsak eta gertaera bitxiak alaitasunez partekatuko dituzte gurekin.
Tartean, ahokorapiloak, asmakizunak, ipuinak eta kantak ere, entzun eta ikasi ahal izango ditugu.
Larunbat eta igande guztietan, ondo pasatu nahi baduzu, piztu irratia zeren… “gaur ez dago eskolarik”…
Deskargatu hemen.

