Gure hiru iratxoak munduan zehar irudimen handiko konponketak hasi dira egiten. Txipiri, lagun batzuen arteko lizkarrak ikustean, bihurrikerien bitartez konpontzea bururatu zaio. Laguntasunaren gora beherei ausnartu ondoren, gure laguntxoak plan bikaina aurrera eramatera joan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261018_gaurezdagoeskolarik_laguntasuna.mp3 Deskargatu hemen.
haurrak
Goroldio,ustekabean, txangoan joan da…hondartzara! Zelako sortea berea itsasoan plisti plasta egitea maite duelako. Kizkur eta Txipi inbidiaz Hondartzarekin amesten hasi dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261010_gaurezdagoeskolarik_goroldio_txango_batean_5.mp3 Deskargatu hemen.
Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur txipi super pozik heldu da irratira udazkena hasi delako. Urtaro berria ospatzeko gogoz bere lagunentzat opari bat dakar ezkutatuta. Jakiteko zer den asmakizun bat asmatu behar izango duzue: Udaberrian jaio nintzen jantzi berde politarekin, udazkenean erori nintzen nire jantzi horiarekin. Zer da? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260924_gaurezdagoeskolarik_udazkena_3.mp3 Deskargatu hemen.
Gure iratxoek erronka bitxi bat egin dute eta umeen motxiletan sartu dira abentura bila. Kizkur guztiz aztoratuta heldu da irratira hortz bat topatu duelako ume baten buruko azpian. Badirudi antzinako ohitura bat dagoela saguzaharrek hortzak eramaten dituztela opari baten truke, baina Kizkurrek… Ai ama zelako korapiloa!Saguzaharra, saguzaharra!!! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260916_gaurezdagoeskolarik_saguzaharra_2.mp3 Deskargatu hemen.
Goroldio, Kizkur eta Txipi oporretatik bueltan daude eta irrikitan daude beraien abenturak kontatzeko. Super ondo pasatu dute. Nondik ibili diren jakin nahi baduzue, ireki belarriak eta adi egon! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260909_oporretatik_bueltan.mp3 Deskargatu hemen.
Kiskur, Txipi eta Goroldio irratian eskutatuta geratu behar izan ziren, ia ia arrapatu zituztelako… Gaurkoan beraien abentura kontatuko digute! Gaurko saioa oso berezia izango da, izan ere, hiru iratxo hauek munduan zehar abentura bila joango dira eta auskalo noiz itzuliko diren! Zaudeten lekuan zaudetela abenturaz betetako opor zoriontsuak opa dizkizuete!! […]
Gaur gure hiru iratxoak gosez amorratuta sartu dira irratira. Hainbesteko gosearekin ezin dute janaria ez den beste ezertan pentsatu. Beraien senideek irakatsitako errezetak partekatu nahi dizkigute. Adi egon eta hartu zuen arkatzak errezeta ondo apuntatzeko! On egin!! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260619_gaurezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen.
Gure hiru lagunek Maite dituzte haien desbersintasunak, haien koloreak, haien irribarreak. Maite dute ere natura, animaliak, zuhaitzak… baina ze zuhaitz? Zuhaitz mota asko daude! Batzuetan abentura zoragarriak bizi daitezke zuhaitzetik jaitsi gabe. Eta Maite dituzte asmakizunak ere, adi egon, prestatu zuen adimena ea asmatzen dituzuen botako dizkigutenak! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260611_asmakizunak.mp3 Deskargatu hemen. […]
Goroldiok lore batzuk oparitu dizkie Kiskur eta Txipiri. Ilusio itzela egin die. Sorpresa zoragarri honen ostean, ideia polit bat okurritu zaie gure iratxoei: mezu maitagarri batzuk ezkutatzea pertsonak topatzean pozik eta maitatuak sentitzeko. Animatzen zarete erronka honetan parte hartzeko? https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260530_gaurezdagoeskolarik_mezu_politak.mp3 Deskargatu hemen.
