Euskara ikasleen eguna da gaur Algara konpartsan eta, besteak beste, paella lehiaketa egingo dute. Prestaketetan buru-belarri dabiltzan Begoña eta Christian hurreratu zaizkigu, prestatuko dutenaren azalpenak emateko. Christian euskara ikasten ari da baina sukaldaritza ikasita ekarri du. Bere laguntzailea, Begoña, jubilatuta dago eta aspaldi galdutako euskara berreskuratzen ari da euskaltegian. Luzila eta Ana euskara ikasle gazteak dira, larunbatean lehenengo txanda egin zuten txosna batean eta Aste Nagusia “barrutik” eta euskaraz ezagutzen ari dira egunotan.
Euskara ikasleen eguna Algaran #AsteNagusia26

