Jaiak ezin dira ulertu hiru osagai nagusi gabe: lagunak, jaia eta, nola ez, gaupasa! Zer izango litzateke Bilboko aste nagusiaz bizitza osoko kuadrillarekin elkartu, jaietako tirabirak bizi eta egunsentiraino luzatzen den gau horietako bat partekatu gabe?
Horixe bera da BBK Salak aurten prestatu digun opari nagusia. David Caiñak idatzi eta zuzendutako Gaupasa komediak Txorimalo kuadrillaren hamabost urteko ibilbidea jartzen du eszenatoki gainean: amodioak, desamodioak, eztabaida absurdoak eta azkenean familia bihurtzen diren lagun-talde horien nostalgia zein xarma. Abuztuaren 23tik 30era bitartean, umorez eta une hunkigarriz betetako ikuskizuna eskainiko digute Kale Nagusiko antzokian.
Gaur gurekin ditugu antzezlaneko bi protagonistak: Iñaki Maruri eta Aiora Sedano

