Ingalaterra iparraldekoa da Sophie Algie; Ipar Irlandakoa, berriz, Mervyn Henderson. Biek ezagutu dute euskara Euskal Herrian eta, egun, euskaltegian ari dira euskara ikasten, biak, B2 maila egiten. Nongoak diren, nolatan agertu ziren hemendik eta zergatik hasi ziren euskara ikasten azaldu digute. Euskara ikasteko beren arrazoiak eman dizkigute, baita pasadizo bitxiren […]
euskara ikasleak
Gaurkoan euskara ikasten ari direnen eguna ospatzen da @algarakonpartsa Alma eta Joana bi ikasle dira, eta paella nola egin duten azaldu digute. Giro ederra izan da goiz osoan zehar eta horren berri eman digute ikasleek. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220822_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Euskara ikasten-irakasten ari zirela harrapatu ditu koronabirusak Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleak. Zer egin orduan? Pazientziarekin eta, bistan da, umorearekin hartu dute konfinamendua euskaltegiko lagunek. Ahal duten moduan, distantzian bada ere, harremanetan, euskara ikasten eta euskaraz gozatzen jarraitzen dutela erakutsi digute, argazkiekin osatu duten collage bideo honetan.
Euskara ikastea euskaldun guztion eskubidea da, baina badakigu askotan hainbat traba gainditu behar izaten direla, errealitatea den modukoa delako. Euskal presoek ere euskara ikasteko eskubidea dute eta horretan lanean dihardute hainbat euskara irakasle, euskal presoak HABEko ikasle ofizial izateko lanean ari dira. Datozen egunetan erakundeko ordezkarien berri izatea espero dute. […]
Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak, Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera, hedabideen inguruan hausnartuko du, Kafe solasak izeneko ekimenean. Euskara ikasleekin batera euskarazko hedabideen inguruan aritu gara. Zein nahiago duten, irakurri, entzun edo ikusi. Teknologia berriek aldatu ahal dituzte kontsumo ohiturak. Hitzak, hitzak, hitzak, goizetik gauera telebistan, irratian, prentsan, Interneten. Gure garaiaren ezaugarria […]
Gaurko saioan Birkit musikariaren lana zuzenean gozatzeko aukera izan dugu. 2017ko udan “emen” bere lehen diskoa argitaratu zuen Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izandako Birkite Alonsok. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan. Saioan zehar bidelagun izan dugu. Sorpresaz betetako saioa […]
Uda honetan ere Bakaikuko barnetegian hainbat lagun euskara ikasten dabiltza. Gaurkoan Bakaikutik Bilbora egin dute txangoa, Aste Nagusiaz gozatzera. Euskal Herriko txoko guztietatik etorri dira: Iruñea, Enkarterriak, Burgos… Baita Bordeletik ere. Euskara ikastearen esperientziaz aritu gara eta hitza izan da nagusi, mintza praktikan aritu baitira irratian, baina baita kantuan ere. […]