Iñakiren tabernako bertso-bazkariaren laginak entzungai POTTOn, aukeraketa diktatorialean, PRIMIZIA MUNDIALEAN. Potojorran bertso-eskola geriátrico eta Bilbo Hiria irratiaren eskutik, MIHILUZE saioan eskuratutako sosak lagun… Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña kantuan. Eskerrik asko Axier Goñi “xuelto”, Joseba Barandiaran , Guti , Eluska, Abarkas + Ainhoa Arregi ! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/230426_potto_maiale_egana.mp3 Deskargatu hemen.

1

Biba errima progresiboaren errepublika librea, potoak eta hankaluzeak! Saio honetan, apirilaren 24an, Mutrikun izan zen I. Señora Sariketaren bigarren saioaren bertso hautatuak izango dira entzungai eta Ainhoa Arregi señora prosan izango dugu Mutrikuko saioaren nondik norakoak kontatzen. Maite Berriozabal, gai-jartzaile; kantuan, Oihana Arana, Oihana Bartra, Paula Amilburu, Ainhoa Agirreazaldegi, Saioa […]