Maiatzaren 3an “Maite Zaitut” herri omenaldia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. BECen izango da “bizitza ospatzeko festa” eta sarrerak salgai daude nikeremaitezaitut.eus webgunean 15 euroren truke. Amagoia Mugika da antolatzaileetako bat eta berak kontatu digu helburu bakarra daukatela: pailazoek 37 urteko ibilbidean emandako maitasun guztia orain haiei bueltatzea […]